
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5890
251/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 3222 programan (Gazteria eta Gizarte Ekintza) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan bertan 9.500.000 pezetako kredituak (57.096,15 euro) habilitatzen dituena.
3222 programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako proiektu batzuetan, uste baino diru-sarrera gehiago lortu da, hain zuzen ere 9.500.000 pezeta (57.096,15 euro).
Kultura Sailak 9.500.000 pezetako (57.096,15 euro) zuzkidura eskatu du 3222 programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako bestelako proiektuetarako.
Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
3222 238.99 2.837.057 17.051,06
3222 632.01 6.662.943 40.045,09
GUZTIRA/TOTAL9.500.000 57.096,15
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
3222 312.62 2.570.200 15.447,21
3222 323.63 4.922.000 29.581,82
3222 312.63 1.535.000 9.225,54
3222 312.64 472.800 2.841,58
GUZTIRA/TOTAL9.500.000 57.096,15
Lortutako fondoak 3222 programako (Gazteria eta Gizarte Ekintza) proiektu hauek finantzatzeko erabiliko dira:
PROIEKTUAK PEZETAK EUROAK
Gazteriaren Euskal Behatokia 2.837.057 17.051,06
Gazteentzako Dokumentazio eta Informazio Zentroaren koordinaziorako aplikazioa 6.662.943 40.045,09
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
RSS