
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5889
250/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea-HABE administrazio-erakunde autonomiaduneko 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 4713 programan (HABE) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan bertan 40.000.000 pezetako kredituak (240.404,84 euro) habilitatzen dituena.
Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea-HABE administrazio-erakunde autonomiadunak 40.000.000 pezetako diru-sarrerak (240.404,84 euro) jaso ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik, irakasleak euskalduntzeko programaren barruan.
Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea-HABE administrazio-erakunde autonomiaduneko 2000. urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
4713 238.82 40.000.000 240.404,84
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
4713 393.99 40.000.000 240.404,84
Fondoak irakasleak euskalduntzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
RSS