Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5888

249/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4114 programan (Osasun Plangintza, Ebaluazioa eta Planeamendua) 2.635.500 pezetako kredituak (15.839,67 euro) habilitatzen dituena.

Osasun eta Kontsumo Ministeriotik 2.635.500 pezetako (15.839, 67 euro) diru-sarrerak lortu dira. Diru hori Osasun Ikerketako Fondokoa da eta osasun teknologiak ebaluatzeko ikerketak eta azterketak egiteko da.

Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

4114 238.99 2.635.500 15.839,67

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

9211 432.00 2.635.500 15.839,67

Fondoak osasun teknologiak ebaluatzeko azterketa eta ikerketak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala