
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5885
245/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 1212 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 1214 programan 46.148.900 pezetako kredituak (277.360,48 euro) habilitatzen dituena.
Euskalnet, S.A. sozietate publikoaren likidazioa egin denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 682.126.466 PTA sartu dira. Zenbateko horretatik, 46.148.900 PTA habilitatu behar dira Bizkaiko Garraio Partzuergoak Euskalnet, S.A. enpresaren kontura egindako lanak ordaintzeko. Lan horiek Bilboko Hiri Trenaren obretan zuntz optikoa jartzeko izan ziren.
Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
1214 612.01 46.148.900 277.360,48
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
1212 811.11 46.148.900 277.360,48
Habilitatu diren kredituok Bizkaiko Garraio Partzuergoari ordaintzeko erabiliko dira, Euskalnet S.A. enpresaren kontura zuntz optikoa jartzeagatik.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
RSS