
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5883
275/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa dena.
2001 urtean sustapenerako jarduketa publikoa bideratzeko, Dekretu honek urte horretan gauzatu ahal izango diren dirulaguntza jaso dezaketen programak zehazten ditu, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan jasotzen denaren arabera.
Horren indarrez, eta sailburu hauen proposamenez, hau da, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko, Herrizaingo Saileko, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko, Osasun Saileko, Kultura Saileko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko, Garraio eta Herrilan Saileko eta Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuen proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2000ko abenduaren 26(e)ko bileran eztabaidatu ondoren,
XEDATU DUT:
1. artikulua.– 1.– 2000ko ekitaldian eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketarako dirulaguntzen gastuak babestu dituzten arau eta xedapenen indarraldia 2001 urterako luzatzen da. Horretarako, horietatik sortzen diren espedienteei, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek hasiera eta bukaera ematerik izango dute.
2.– Aurreko paragrafoan araututakoaren salbuespenak dira, bere izaeragatik 2000ko aurrekontu-ekitaldian bakarrik gauzatu behar ziren arau eta xedapenak.
2. artikulua.– 1. artikuluan araututakoak ez du aplikaziorik izango mugagabeko indarraldiaz araututako arau eta xedapenetan.
3. artikulua.– Sail eta erakunde autonomo guztien organo eskudunei ahalmena ematen zaie, aurreko artikuluan adierazi diren xedapen eta arauak 2001 urtean aplikatzeko beharrezkoak diren epeak, baldintzak eta betebeharrak ezarri eta egokitzeko.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 15ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Garraio eta Herrilan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LA HIDALGA.
RSS