Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5882

248/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 1311 programan (Kanpo Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan bertan 8.803.091 pezetako kredituak (52.907,64 euro) habilitatzen dituena.

PRO-1998K1/0196 proiektuan (Osasun Integrala Guatemalan) UNICEFeko Espainiako batzordeari emandako dirulaguntzari uko egin diotenez, 8.803.091 pezetako (52.907,64 euro) dirusarrera osagarriak sortu dira. Zenbateko hori dirulaguntzaren lehenengo ordainketari zegokion eta ordainketa eginda zegoen zegoeneko.

Lehendakaritza Sailak 8.803.091 pezetako (52.907,64 euro) zuzkidura eskatu du "Kanpo Harremanak" programari lotutako proiektuetarako.

Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

1311 754.99 8.803.091 52.907,64

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

1311 380.00 8.803.091 52.907,64

Fondoak 1311 programako (Kanpo Harremanak) proiektuak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala