Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4484

<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko irailaren 27koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Arabako ur-emarien neurketa-tokiei buruzko proiektua idazteko" laguntza eta aholkularitza burutzeko lehiaketaren deialdia egitea ebazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 104A/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Uren kalitatea kontrolatzeko, eta ur-baliabideak eta uholdeak ikertzeko, ibaien emariak kontrolatzeko neurketa-tokiei buruzko proiektuak idaztea.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: hilabete eta erdi.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: hamabi milioi (12.000.000) pezeta, edo 72.121,45 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Uren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 35.

e) Telefaxa: 945 01 97 43.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

b) Beste betekizun batzuek: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 21. puntuan ezarritakoarekin bat datozenak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko urriaren 27a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3, 7.4, 7.5 eta 7.6 klausuletan eta karatulako 28. puntuan ezarritakoarekin bat datozenak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.ena) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, Aldamenekoa aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2000k urriaren 30a. Postaz eskaintzarik jaso ezkero, 2000ko azaroaren 7a.

e) Ordua: 11:30ak.

10.– Beste argibide batzuk. Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da, beraz, pezetatan zehaztutako eskaintza aurkeztu beharko du lizitatzaileak. Eskaintza pezetatan eta eurotan eginez gero, pezetatan zehaztutako zenbatekoa bakarrik izango da kontutan, eta eskaintza eurotan bakarrik aurkeztuez gero, Administrazioak badu eskumenik pezetatan ipintzeko

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala