Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4483

<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko irailaren 27koa, Zerbitzu zuzendariarena, "2000 EAEko errepideen mapa euskarri digitalean prestatzeko" laguntza eta aholkularitza burutzeko lehiaketaren deialdia egitea ebazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 103A/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko errepidei eta eurok erabiltzen dituztenentzako zerbitzuei buruzko informazio kartografikoa eta alfanumerikoa —paperean eta euskarri informatikoan— biltzea, hain justu ere, bildutako horren tratamendu digitala eginda, inprimatu aurreko fotolitoak lortzeko eta bai 2000 EAEko errepideen etorkizuneko maparen artxibo digitalak lortzeko ere.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: aholkulariaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: hiru hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: bederatzi milioi zazpiehun mila (9.700.000) pezeta (58.298,17 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Garraio Azpiegituaren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 90.

e) Telefaxa: 945 01 97 86.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

b) Beste betekizun batzuek: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 21. puntuan ezarritakoarekin bat datozenak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko urriaren 27a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3, 7.4, 7.5 eta 7.6 klausuletan eta karatulako 28. puntuan ezarritakoarekin bat datozenak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.ena) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, Aldamenekoa aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2000k urriaren 30a. Postaz eskaintzarik jaso ezkero, 2000ko azaroaren 7a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Beste argibide batzuk. Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da, beraz, pezetatan zehaztutako eskaintza aurkeztu beharko du lizitatzaileak. Eskaintza pezetatan eta eurotan eginez gero, pezetatan zehaztutako zenbatekoa bakarrik izango da kontutan, eta eskaintza eurotan bakarrik aurkeztu ezkero, Administrazioak badu eskumenik pezetatan ipintzeko

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala