
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4480
<P ALIGN="JUSTIFY">ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralaren datuak prozesatzeko zentroko zerbitzu informatikoak, komunikazio-sarea, segurtasun-zerbitzua eta zerbitzu osagarriak egokitu eta martxan jartzeko proiektua idaztea eta gauzatzeari buruzko espedientearena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoa, Araba kalea, 45 – E – 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 60 00. Faxa: 945 13 76 30.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espediente zenbakia: 090/20/0/0460/O001/ 072000.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obra.
b) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralaren datuak prozesatzeko zentroko zerbitzu informatikoak, komunikazio-sarea, segurtasun-zerbitzua eta zerbitzu osagarriak egokitu eta martxan jartzeko proiektua idaztea eta gauzatzea.
c) Loteak: ez dago loterik.
d) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 147. zk., 2000ko abuztuaren 2koa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 400.000.000 PTA (2.404.048,42 euro).
5.– Esleipena:
a) Eguna: 2000ko irailaren 18a.
b) Kontratista: INDRA SISTEMAS, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 388.000.000 PTA.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 18a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ÁNGEL CANCELO CALVO.
RSS