Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4477

<P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARKIA, Iurretako (Bizkaia) "Iurreta" Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutua handitzeko eta eraberritzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/56/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iurretako (Bizkaia) "Iurreta" Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutua handitzeko eta eraberritzeko obrak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Iurreta.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipenaren era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipenaren era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 62.797.338 PTA (377.419,60 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza —Eraikuntza—.

b) Helbidea: Gran Vía, 85.

c) Herria eta posta kodea: 48011 Bilbao.

d) Telefonoa: 94 403 11 18

e) Faxa: 94 403 10 75.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko urriaren 25a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko urriaren 25eko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta " B" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz —Lakua II, 3. solairua—.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 10 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua —4 aretoa—.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 2000ko urriaren 26a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 21a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala