Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4475

<P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARKIA, Aretxabaletako "Kurtzeberri" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Gipuzkoa) 12 unitate eraikitzeko proiektuaren idazketa-lanak eta obra-zuzendaritzako lanak kontratatzeko lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/41/2000.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Aretxabaletako "Kurtzeberri" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Gipuzkoa) 12 unitate eraikitzeko proiektuaren idazketa-lanak eta obra-zuzendaritzako lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Aretxabaleta.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: proiektuaren idazketarako 4 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; zuzendaritzarako, berriz, obra burutzeko aurreikusitakoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipenaren era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipenaren era: lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 14.878.590 PTA (89.422,13 euro).

5.- Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza -Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Andia 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko urriaren 30a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko urriaren 30eko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" "B" eta "C" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz -Lakua II, 3. solairua-.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -4 aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: 2000ko azaroaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

11.- Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 11.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala