
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4472
<P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2000ko urtarrilaren 19koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB2-0001/98-TT espedientean María Isabel Gavilanes Alonso andreak (SD2-00229/98) aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK
1.– EB2-0001/98-TT espedientearen babespean eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1998/12/23ko Aginduaren bitartez hasiera eman zitzaion Sestaoko udalerrian gizarte-etxebizitza bat esleitzeko administrazio prozedurari eta agindu hori 1999/03/1ean argitaratu zen. Etxebizitzok ezarritako arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.
2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko Lurralde ordezkariaren 1999/09/21eko Ebazpenaren bidez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu ziren.
3.– 1999ko azaroaren 22an, María Isabel Gavilanes Alonso andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, eta bertan bere diru-sarrerak Etxebidek kontatutakoak baino handiagoak direla adierazten du. Adierazpen hori egiaztatzeko 1997. urteko diru-sarreren aitorpena eta diru-sarrerak frogatzeko gainerako agiriak aurkezten ditu. Hori horrela, errekurritutako ebazpena berrikusteko eskatzen du.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Sail honetako sailburuak du errekurtso hori ebazteko eskumena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzaren 176/1995 eta 356/1985 Dekretuetan. Bestalde, errekurtsoa indarrean dagoen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako eskakizun formalak beteta aurkeztu da.
2.– Hauxe da erabili beharreko lege-araubidea: uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzekoa, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzak esleitzeari buruzkoa.
3.– Uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, etxebizitza azalera-jabetzan eskatzen duten pertsonek diru-sarrera ponderatu hauek izan behar dituzte urtean: gutxienez, esleipen-prozedura hasteko Agindua eman aurreko urtean indarrean zegoen lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,7 eta, gehienez, soldata hori bider 2,5. Bestela esanda, eta diru-sarrerak egiaztatzeko oinarrizko agiria PFEZaren aitorpena denez, aipatutako Agindua eman baino lehenago PFEZaren aitorpena egiteko egon den azken epean halako urteko aitorpena egin behar bazen, arte horri dagokion lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,7 gutxienez eta, gehienez, soldata hori bider 2,5. Aztertutako kasuari dagokion zerga-ekitaldia 1997koa da eta urte horretan eskatzaileek 1.283.549 pezetako diru-sarrerak egiaztatu zituzten, hau da, behin ponderatuz gero, LAGSa bider 1,38. Horregatik ez zen onartuen zerrendan sartu.
4.– Sestaoko udalerriko Autonomia kaleko 24an (6. solairua-D) dagoen gizarte-etxebizitzaren hartzaileak onartzeko baldintzen pleguak hirugarren puntuan ezartzen duenez (1998ko martxoaren 2a), eskatzaileak edo bere ezkontideak edo bizikideak 1998ko abenduaren 23ko Aginduak indarra hartu baino urtebete lehenagotik Sestaoko udalerriko egoiliarra izan behar zuen; baina errekurtsogileak baldintza hori betetzen ez duenez, ezetsi egiten da errekurtsoa.
5.– Aurkeztutako errekurtsoan ez da aurkeztu eskatzailearen gorabeherak, hain zuzen ere elkarbizitza-unitatea onartutakoen zerrendetan ez sartzeko erabili zirenak, aldatzen dituen agiririk. Horrexegatik ez da onetsi aurkeztutako errekurtsoa.
Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainontzeko aplikagarriak ikusita, hauxe
XEDATU DUT:
Sail honetako Bizkaiko lurralde ordezkariak EB2-0001/98-TT espedientean 1999/09/21ean hartutako Ebazpenaren aurka María Isabel Gavilanes Alonso andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpena, beraz, bere horretan utziko da, bat baitator zuzenbidearekin.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari. Horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako Bilboko dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, Agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 19a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS