
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4471
<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko uztailaren 31koa, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren alorrean heziketa, zabalkundea eta ikerketa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean heziketa, zabalkundea eta ikerketa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2000ko uztailaren 31ko Ebazpena 2000ko abuztuaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (167 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
– 15500. orrialdean, 5. artikuluko lehenengo idatz-zatian, honako hau dioenean:
"Laneko arriskuen prebentzioari buruzko heziketa bultzatzea. Laneko segurtasun eta osasun-alorreko ... garatzea".
honako hau esan behar du:
"a) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko heziketa bultzatzea.
b) Laneko segurtasun eta osasun-alorreko heziketa jardunak edota jardun zientifiko-teknikoak antolatu eta kudeatzea.
c) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa-programak garatzea."
– 8., 11. eta 15. artikuluak honela idatzita geratuko dira:
8. artikulua.– Agiriak.
Eskabideak OSALANeko zuzendari nagusiari bidaliko zaizkio, agiri hauekin batera:
1.– AGIRI ADMINISTRATIBOAK
a) Erakunde eskatzailearen datuak.
b) Elkarteen Erregistroan edo dagokion herri-erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiriaren kopia.
c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen esleipen-agiriaren kopia.
d) Erakunde antolatzailearen estatutu edo araudi ofizialaren kopia.
e) Erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, behar bezala kreditatua, helburu bererako beste diru-laguntzaren bat eskatu den zehaztuz eta, hala izanez gero, zein erakunderi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo izapidetan).
f) Erakundeak zerga-betebeharrak egin dituela edo horietatik jare dagoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.
g) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela edo horietatik jare dagoela ziurtatzen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria.
2.– AGIRI TEKNIKOAK
a) 2000ko ekitaldian burutu diren edo burutzekoak diren jardueren programa, diru-laguntzetarako deialdi honi dagokiona, ekintzak bereiziz eta horietako bakoitzaren aurrekontua banakatuz. Nolanahi ere, ebazpen honen 11.1 artikuluan ezarritako eta baloratu beharreko alderdietan jarriko da arreta berezia.
Aurrekontuaren banaketa horrek gastuak eta, hala badagokio, matrikularen ondoriozko diru-sarrerak (matrikulen prezioa eta guzti) eta aurreikusitako inskripzio-kopurua zehaztu beharko ditu, hala nola agiri-salmentaren edo material informatikoaren ondoriozkoak eta jarduerarekin zerikusirik duen beste edozein.
b) Erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, behar bezala kreditatua. Bertan adieraziko dira, alde batetik, erakundeek ez dutela epai irmoren bidez zigorrik jaso lan segurtasun eta osasunaren aurkako delituengatik, edo ez dutela zehapenik jaso irmo izaeraz alor horretan legehauste administratibo oso larriarengatik, deialdi hau argitaratzen denetik atzerako bost urtealdian; eta, beste aldetik, Lan Segurtasun eta Osasunari buruzko arauek ezarritako ondorengo eskakizunak betetzen dituztela:
– Lan arriskuen ebaluazioa egin izana, prebentzioa antolatzeko modalitate bat ezarri izana, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta, hala badagokio, prebentziorako jardute plan bat gauzatu izana.
– Ezinbesteko duten modalitateetarako Prebentzio Sistemaren auditoria egin izana, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoaren arabera
11. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.
1.– Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoak zehazteko irizpide hauek hartuko ditu kontuan Balorazio-Batzordeak, horietako bakoitzari emandako puntuen arabera:
a) Jardueraren izaera. OSALANen 2000. urterako Kudeaketa Planean ezarritako jarduteko arlo nagusien helburuekin bat etortzea baloratuko da.
b) Zabalkuntza maila: eragiketa norentzako den, kopuruari eta zernolakotasunari begira.
c) Jardueraren ustezko kalitate-maila.
d) Ekartzen dituen elementu berritzaileak.
e) Jarduera edo tresna beste alor edo talde batzuetara egokitzeko edo eramateko ahalbidea.
2.– Aipatutako irizpide horiek banan-banan baloratuko dira, gehienez 5 punturaino.
15. artikulua.– Diru-laguntzaren doiketa eta esleipenaren ezeztapena.
1.– Finantzatutako jardueraren balantze ekonomikoa, jarduerari lotutako gastu eta diru-sarrera guztiak kontuan hartuta, eta aurrekontuan finkatutakoa erabat ezberdinak badira, diru-laguntza egokitu ahal izango da benetan sortutako defizita ordaintzeko.
2.– Honelakorik gertatzen dela ikusiz gero, emandako diru-laguntzak ezeztatu egingo dira, guztiz edo zati batean:
a) Diru-laguntzaren zenbatekoa eman den helbururako ez, beste baterako baizik erabiltzen bada.
b) Diru-laguntza eman zaion erakundeak ebazpen honetako baldintzaren bat betetzen ez badu.
c) Diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira.
Diru-laguntza ezeztatzeko aurreko paragrafoan azaldutako arrazoi horietakoren bat gertatzen denean, emandako eta jasotako zenbatekoa itzuli egin beharko dute erakunde onuradunek, diru-laguntza ordaindu denetik aplikatzekoak diren legezko korrituekin. Horretarako abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritako prozedurari jarraituko zaio; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu eta diru-laguntzen kudeaketan eskuhartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, erregimen eta betebeharrak finkatzen ditu.
RSS