
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4470
<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko uztailaren 31koa, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasuna kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko dirulaguntzak arautzen dituena (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Laneko segurtasuna kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko dirulaguntzak arautzen dituen OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2000ko uztailaren 31ko Ebazpena 2000ko abuztuaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (167 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
– 15492. orrialdean, 8. artikuluan, honako hau dioenean:
"– AGIRI ADMINISTRATIBOAK",
honakoa esan behar du:
"1 – AGIRI ADMINISTRATIBOAK".
– 15493. orrialdean, artikulu berean, honakoa dioenean:
"– AGIRI TEKNIKOAK",
honakoa esan behar du:
2 – AGIRI TEKNIKOAK".
– Era berean, 15494. orrialdean, 11. artikuluko 1 paragrafoan, honakoan dioenean:
"UNE 81900 EX eta 81905 EX arauak ezartzea.
Enpresaren tamaina eta egindako inbertsioak".,
honakoa esan behar du:
"a) UNE 81900 EX eta 81905 EX arauak ezartzea.
b) Enpresaren tamaina eta egindako inbertsioak".,
RSS