Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4469

<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko urriaren 9koa, Trafiko zuzendariarena, 2000ko otsailaren 25eko Ebazpenean ezarritako zenbait murrizketa salbuesteko, trafikoa arautzeko neurri bereziak hartzen dituena.

Urriaren 12, 13 eta 14an Miarritzen Estatu eta Gobernu buruen Europako Gailurra egingo da. Hori dela eta, trafikoa aldameneko herrialdearekin koordinatu behar denez, komenigarria da Trafiko zuzendariaren 2000ko otsailaren 25eko Ebazpenean ezarritako zenbait debeku salbuestea; zehazki, xedapen zatian aipatzen diren egunetan eta orduetan, A-8 eta A-68 errepideetako Euskal Autonomia Erkidegoko zatietan 7.500 kg-ko B.G.M.tik gorako kamioien zirkulazioa onestea.

Beraz, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bideko Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– 2000ko urriaren 11ko 22:00etatik urriaren 12ko 22:00etara, A-8 eta A-68 izeneko errepideetako Euskal Autonomia Erkidegoko zatietan 7.500 kg-ko B.G.M.tik gorako kamioien zirkulazioa onestea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 9a.

Trafiko zuzendaria,

JESÚS ARANA ESTURO.


Azterketa dokumentala