Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4467

<P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2000ko irailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) "Sagrado Corazón" ikastetxe pribatuari Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena ematen diona.

Vitoria-Gasteizko (Araba) "Sagrado Corazón" ikastetxe pribatuan Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena eskatuz horren entitate titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak jartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2000/2001 ikasturtetik aurrera Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena ematen zaio honen jarraian azaltzen den ikastetxeari:

Kode zenbakia: 01001292

Lurralde Historikoa: Araba.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Izen espezifikoa: "Sagrado Corazón"

Titularra: HH. del Sagrado Corazón.

Helbidea: Fray Francisco, 1.

Baimena: Batxilergoko Teknologia modalitatea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate 225 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate 450 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate 360 ikaspostutarako edukieraz.

– Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak", " Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Teknologia" modalitateak, 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EAO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legerian ezarritako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun neurriak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala