
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4466
<P ALIGN="JUSTIFY">181/2000 DEKRETUA, irailaren 19koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ri baimena ematen diona Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 2, S.A. sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen duenez, sozietate publikoak merkataritzako sozietateak dira, baldin eta haien kapitaletan parte hartze handiena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo Administrazioaren erakunde mailako edozein entek badu. Bestalde, berdin dio ente horiek zuzenbide publikokoak edo pribatukoak izan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 20.3 artikuluak xedatzen duenez, sozietate publikoak sortu edo deuseztatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa edo Administrazioaren erakunde mailako edozein entitate sozietate horietako partaide nagusi bilakatu edo partaide izateari utzi ahal izateko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ondareari buruzko 14/1983 Legearen 49.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, sozietateen kapitalaren ordezkaritza-tituluak edo sozietateen obligazioak besterenganatu ahal izateko, Jaurlaritzaren baimena behar da, Ekonomi eta Ogasun sailburuak hala eskatuta.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatzen duenez, Baltzua, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda, interes bereziko enpresetan sozietatearen kapitalaren partaide izan ahalko da, beti ere kasu bakoitzean zehazten den baldintzak kontuan hartuta.
Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 260-1 artikuluak hau ezartzen du sozietateak desegiteko arrazoitzat: "Batzar Orokorraren erabakia, 103. atalaren arabera hartutakoa". Edozein akziodunek eska diezaieke administratzaileei batzarrerako deia egitea, baldin eta, haien iritziz, desegiteko arrazoi legitimorik badago, lege horretako 262. artikuluan esandakoa kontuan hartuta.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ren Administrazio Kontseiluak, 2000ko ekainaren 19an egindako bileran, erabaki Eusko Jaurlaritzari eskatzea "Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 2, S.A." sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko egin beharreko jarduerak burutzeko baimena emateko Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ri. Bestalde, batzarra egiteko, aldez aurretik batzarrerako dei egin zitzaien kontseiluko aholkulariei, eta erabakia hartzeko behar beste aholkulari bertaratu ziren.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 19an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ri baimena ematea "Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 2, S.A." sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko beharrezkoak diren jarduerak burutzeko. Era berean, berretsi egiten dira ildo horretan orain arte eman diren urratsak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasuna eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS