
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4465
<P ALIGN="JUSTIFY">180/2000 DEKRETUA, irailaren 19koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ri (SPRI, S.A.) Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortu zuen ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatzen denez, sozietate honek parte hartu ahal izango du aparteko interesa duten enpresen kapital sozialean, kasu bakoitzerako finkatzen diren baldintzak kontuan hartuta; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ko Administrazio Kontseiluak 2000ko ekainaren 19an erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A.–ri baimena eman diezaion Donostiako Teknologi Elkartegiaren kapital zabalkuntzan parte hartzeko. Izan ere, hala agintzen du 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoak. Bestalde, parte hartzea berrehun eta hamasei milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila (216.750.000) pezetakoa (1.302.693,74 euro) izatea eskatzen dute. Zenbateko hori kapitalaren %68 da, eta kapitalaren zenbatekoa guztira hirurehun eta hamazortzi milioi zazpiehun eta berrogeita hamar (318.750.000) pezetakoa (1.915.726,08 euro) izango da. Era berean, eta aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraiki, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena eskatu dute.
Ondorioz, Ogasuna eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.–ri (SPRI, S.A.) Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.–ren kapital zabalkuntzan parte hartzeko berrehun eta hamasei milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila (216.750.000) pezetarekin (1.302.693, 74 euro). Zenbateko hori kapitalaren %68 da, eta kapitalaren zenbatekoa guztira hirurehun eta hamazortzi milioi zazpiehun eta berrogeita hamar (318.750.000) pezetakoa (1.915.726,08 euro) izango da.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasuna eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS