
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
4463
<P ALIGN="JUSTIFY">EBAZPENA, 2000ko uztailaren 28koa, Segurtasun sailburuarena, ondoko deialdi murriztu bat ebazten duena, zehazki, batetik, Ertzaintzaren Musika Banda zerbitzuko destinoak betetzekoa, eta, bestetik, Fakultatiboen eta Teknikarien Eskalan sartzeko dena.
1998ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bitartez, batetik, 1996ko urriaren 8ko Ebazpenaz egindako deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onartu zen, eta, bestetik, Ertzaintzako Fakultatibo eta Teknikarien Eskalan —musikari kategoriarekin— onartutako funtzionarioen sarrera aldarrikatu zen (EHAAren 208. zk., urriaren 28koa). Aipatu funtzionarioak: ebazpen honen 1. eranskinean agertzen direnak.
Hautaketa-Batzordeak, deialdiko IV.3 oinarriak zehaztutakoak, 2000ko uztailaren 27an, lanpostuak esleitzeko proposamena aurkeztu zuen, zeinetan —espezialitateak zehaztuaz (tresna nagusia)— prozeduran onartutako guztiak agertzen baitira.
Eta adierazitakoaren ondorioz, dauzkadan eskumenez baliatuaz eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Ertzaintzako funtzionario batzuei, zehazki, ebazpen honen eranskinean zehaztutakoei Musika Banda zerbitzuko lanpostuak esleitzea (egungo kodea 24409 L.Z.), zehaztutako lanpostuetariko bakoitzari dagokion musika tresna nagusiaren (espezialitatea) arabera, esleitu ere.
Bigarrena.– Lanpostuak betetzeko deialdian sartu baina esleitu ez diren lanpostuak hutsik uzten direla adieraztea.
Hirugarrena.– Esleipendunak dagozkien lanpostuez jabetu direla kontsideratzea, fakultatiboen eta teknikarien eskalako musikari kategoria lortu zutenetik aurrerako ondorioekin hain justu ere.
Laugarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aukez diezaiokete Herrizaingo sailburuari, EHAAn ebazpen hau argitaratzen denetik harako hilabeteko epearen barruan eta, beti ere, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 28a.
Segurtasun sailburuordea,
MIKEL LEGARDA URIARTE.
I. ERANSKINA
Ertzaintzako Musika banda zerbitzuko destinoak betetzeko, eta Fakultatiboen eta Teknikarien Eskalan sartzeko deialdi murriztua ebazten duen ebazpenari, zehazki, 2000ko uztailaren Ebazpenari dagokiona.
Ertzaintzako L.Z.n 24409 kodeaz zehaztutako lanpostuen esleipena, tresnen araberakoa.
LZ ABIZENAK IZENA TRESNA NAGUSIA
NP APELLIDOS NOMBRE INSTRUMENTO PRINCIPAL
06353 1.abizena 2.abizena izena KLARINETEA / CLARINETE
06291 1.abizena 2.abizena izena KLARINETEA / CLARINETE
03322 1.abizena 2.abizena izena KLARINETEA / CLARINETE
06435 1.abizena 2.abizena izena TXIRULA / FLAUTA
06303 1.abizena 2.abizena izena TXIRULA / FLAUTA
06042 1.abizena 2.abizena izena OBOEA / OBOE
05132 1.abizena 2.abizena izena PERKUSIOA / PERCUSIÓN
06472 1.abizena 2.abizena izena SAXOFOIA / SAXOFÓN
05294 1.abizena 2.abizena izena SAXOFOIA / SAXOFÓN
05568 1.abizena 2.abizena izena TRONBOIA / TROMBÓN
05579 1.abizena 2.abizena izena TRONBOIA / TROMBÓN
05258 1.abizena 2.abizena izena TRONPA / TROMPA
06271 1.abizena 2.abizena izena TRONPETA / TROMPETA
05578 1.abizena 2.abizena izena TRONPETA / TROMPETA
05296 1.abizena 2.abizena izena TRONPETA / TROMPETA
05012 1.abizena 2.abizena izena TUBA
05149 1.abizena 2.abizena izena TUBA
RSS