Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4460

<P ALIGN="JUSTIFY">178/2000 DEKRETUA, irailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko "4514 Ondare Historiko Artistikoa" programan diru-sarrerak lortu direla-eta, zenbaki bereko programan 480.000.000 pezetako (2.884.858,10 euro) kredituak habilitatzen dituena.

Bilboko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoko Higiezina, S.L. izeneko enpresaren kapital soziala murriztearen ondorioz, 480.298.318 pezetako (2.886.651,03 euro) gehigarrizko siru-sarrerak lortu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra - Eusko Jaurlaritza erakundea enpresa horretako bazkide da.

Kultura Sailak 480.000.000 pezetako (2.884.858,10 euro) aurrekontu-zuzkidura eskatu du Ondare Historiko Artistikoarekin zerikusia duten proiektu hauek egiteko:

1.– Arabako Foru Aldundiarentzako diru-laguntza, Arabako Arte Garaikideko Museoaren azpiegitura-obrak egiteko:

350.000.000 pezeta (2.103.542,37 euro).

2.– Donostiako San Telmo Museoaren azpiegitura-obrak egiteko: 5.000.000 pezeta (30.050,60 euro).

3.– Bilboko Arte Moderno eta Garaikideko (Guggenheim) Sozietate Edukitzaileko akzioak erostea:

125.000.000 pezeta (751.265,13 euro).

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko irizpena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PTA EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PTA EUROS

4514 721.00 350.000.000 2.103.542,37

4514 729.00 5.000.000 30.050,60

4514 821.11 125.000.000 751.265,13

GUZTIRA / TOTAL480.000.000 2.884.858,10

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA KONTZEPTUA PTA EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PTA EUROS

4514 821.11 480.000.000 2.884.858,10

Dirua honetarako erabiliko da:

Arabako Foru Aldundiari diru-laguntza emateko, Arabako Arte Garaikideko Museoaren azpiegitura-obrak egiteko: 350.000.000 pezeta (2.103.542,37 euro).

Donostiako San Telmo Museoaren azpiegitura-obrak egiteko: 5.000.000 pezeta (30.050,60 euro).

Bilboko Arte Moderno eta Garaikideko (Guggenheim) Sozietate Edukitzaileko akzioak erosteko: 125.000.000 pezeta (751.265,13 euro).

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala