
196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4459
<P ALIGN="JUSTIFY">177/2000 DEKRETUA, irailaren 19koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9311 programan, "Europako Batasunarekiko Harreman Finantzarioak" izenekoan, eskuraturiko diru-sarreraren ondorioz, 4113 "Osasun Publikoa" eta 4222 "Administrazio Orokorra: Egitura eta urgazpena" programetan, 26.424.456 pezetako (158.814,18 euroko) kredituak habilitatzen dira.
Europako Batasunarengandik 26.424.456 pezetako (158.814,18 euroko) diru-sarrera gehigarria eskuratu da, Montecarlo proiektua finantzatzeko; proiektu hori eredu estokastikoak garatu, balidatu eta aplikatzeari buruzkoa da, eta bere helburua elikagaietatik datozen substantzia kimiko eta nutrienteek gizakiarengan duten eragina ebaluatzea da.
Horregatik, diru-sarrera gehigarri hori habilitatu egingo da, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2000. urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honetan:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PTA EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PTA EUROS
4113 131.00 2.282.527 13.718,27
4113 160.00 725.615 4.361,03
4113 231.00 22.334.805 134.234,88
4111 625.01 1.081.509 6.500,00
GUZTIRA / TOTAL26.424.456 158.814,18
Kreditu hauek honako diru-sarreren egoeran zenbateko bereko diru-sarrera lortzeagatik sortu dira:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PTA EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PTA EUROS
9311 441.49 25.342.947 152.314,18
9311 741.49 1.081.509 6.500,00
GUZTIRA / TOTAL26.424.456 158.814,18
Habilitaturiko kredituak Montecarlo programa finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁ N IRIBAR.
RSS