Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4315

AGINDUA, 2000ko irailaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, urriaren 20ko 279/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzen da (gazte langabetuak enpresa-jardueretan prestatzeko eta enplegatzeko egitaratua arautzen du dekretu horrek).

Gazte langabetuak enpresa-jardueretan prestatzeko eta enplegatzeko egitaratua arautzen duen urriaren 20ko 279/1998 Dekretuaren bidez (EHAA, 201. zenbakiduna), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak gazteen artean enpresak sortzeko gogoa eta asmoak suspertzeko eman ditzakeen diru-laguntzak arautzen dira. Aipatutako dekretuan tratamendu integrala ematen zaio arazoari. Izan ere, informazioa, orientazioa eta motibazioa emango zaizkie gazteei; ondoren, lanerako prestakuntza eta lan esperientzia; prestakuntza- eta lan esperientzia hori loturiko enpresa-proiektua eta horri dagokion kudeaketa-plana ere osatu beharko dituzte gazteek.

Urriaren 20ko 279/1998 Dekretuan Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari buruz egiten diren aipamenak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari eginak direla ulertu behar da, Lehendakariak urtarrilaren 4an emandako 1/199 Dekretuan ezarritakoaren arabera (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dira).

Urriaren 20ko 279/1998 Dekretuko 15. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira dekretuaren helburua betetzeko behar diren diru-baliabideak.

Bestalde, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluak ezartzen duenez (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen dekretu horren bidez), Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 29ko 4/199 Legearen bidez aurrekontuak onartuta daudelarik, eta urriaren 20ko 279/1998 Dekretua indarrean dagoelarik, azken horren 9.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren agindu bidez argitaratuko da urtero dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzeko epea; horrenbestez, agindu honen bidez 2000 ekitaldirako deialdia egiten da.

Hori guztia dela-eta, honako hau

XEDATU DUT:

Lehena.– Aurten, urriaren 20ko 279/1998 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzeko epea Agindu hau indarrean jartzen denetik hilabetekoa izango da (gazte langabetuak enpresa-jardueretan prestatzeko eta enplegatzeko egitaratua arautzen du dekretu horrek).

Bigarrena.– Urriaren 20ko 279/1998 Dekretuaren helburua lortzeko, 2000rako, gehienez, zazpiehun hirurogeita bi milioi zortziehun eta hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar pezeta (762.813.750 PTA, hau da, 4.584.602,97 Euro) zuzenduko dira, honela banaturik: 2000ko ekitaldirako hirurehun eta larogeita zortzi milioi zazpiehun eta hamairu mila zazpiehun eta berrogeita hamar pezetako (388.713.750 PTA, hau da, 2.336.216,69 Euro) ordainketa-kreditu baten bidez; eta hirurehun eta hirurogeita hamalau milioi ehun pezeta (374.100.000 PTA, hau da, 2.248.386,28 Euro) 2001eko ekitaldirako agindutako kredituaren bidez.

Hirugarrena.– Dekretuan daude ezarrita diru-laguntzak lortzeko eta emateko baldintzak.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Urriaren 20ko 279/1998 Dekretuko 7d) artikuluan azaltzen diren soldata-kostuetarako diru-laguntza ordaintzeko baldintzak aipatutako dekretuko bigarren xedapen iragankorrean 1998rako ezarritako baldintza berak izango dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu hau azkena da administrazio-bidean. Berorren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak); edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10. 1a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 20a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala