Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4310

EBAZPENA, 2000ko irailaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendariarena, Artea eta Arantzazuko udalek Idazkari lanpostu bakarra bi udalen artean mantentzeko Elkartea eratzen duena.

Idazkari lanpostua elkarren artean mantentzeko, Artea eta Arantzazuko udalak Areatza eta Igorreko udalekin elkartuta egon dira hurrenez hurren. Aipatutako elkarte horiek iraun duten bitartean, bai Arteako Udala bai Arantzazukoa haiek desegitearen alde agertu dira, bi udal hauen artean jadanik baldintzak hitzartuta baitzeuzkaten beste elkarte berri bat eratzeko.

Artea eta Areatzako udalek, alde batetik, eta Igorre eta Arantzazuko udalek, bestetik, eratuta zeuzkaten elkarteak desegin ondoren, Zuzendaritza honek, orain elkartzen diren udalbatzen nahia ezagutuz, ofizioz eman zion hasiera elkartea eratzeko prozedurari, aurreko uztailaren 7ko egintzaren bitartez.

Gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako postuen hornidurari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraiki bideratu da jardunbidea, zerikusia duten entitateek inolako alegaziorik aurkeztu gabe. Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du, bere derrigorrezko txostenean, ez dagoela aipatu elkartea onartzeko inolako oztoporik.

Bi udalek hitzartutako arduraldi denboraren banaketa, gure ustez, bat dator bi udalerriek dituzten ezaugarriekin, eta honela geratu da: %70 Artearako eta %30 Arantzazurako. Adierazitako ezaugarri horiek, 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Elkartearen Idazkaria 3. mailakoa izatea zehazten dute.

Toki Administrazioko Zuzendaritzaren eskumenean dago Udalerri Elkarte honen eraketa erabakitzea eta baita Elkartearen Idazkariari maila jartzea ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren 19. artikuluari eta 1732/1994 Errege Dekretuaren 3. eta 9. artikuluei jarraituz.

Horregatik hau,

EBATZI DUT:

1.– Artea eta Arantzazuko udalek Idazkari lanpostu bakarra bi udalen artean mantentzeko Elkartearen eraketa onartzea, arduraldi denboraren banaketa %70 Artearako eta %30 Arantzazurako izanez.

2.– Artea eta Arantzazuko udalerrietako Elkartearen Idazkaritza hirugarren mailakoa sailkatzea.

3.– Elkartearen burua Arteako Udalerria izatea.

4.– Ebazpen honek ez du bide administratiboa bukatzen eta honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Ogasun eta Finantza sailburuordearen aurrean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 114. eta 115. artikuluen arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren 18.3 artikuluari dagokionez.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 12a.

Toki Administrazioko zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala