Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4309

1050/2000 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako laguntzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategoriarentzako lekualdatze-lehiaketarako epaimahaia izendatzen da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak, martxoaren 17an emandako 408/2000 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako laguntzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian lekualdatze-lehiaketa egiteko deialdia egin zuen.

Ebazpen horren 5.1 oinarrian jasotakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak izendatuko du lehiaketa honetarako epaimahaia.

Horregatik guztiarengatik, indarrean dauden legeek langileen arloan ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehena.– Lekualdatze-lehiaketa horretako epaimahaia izendatzea; hauek izango dira epaimahai horretako kide:

Lehendakaria / Presidente:

– Titularra / Titular: BERASALUCE LIZUNDIA, M. DE LA VEGA

– Ordezkoa / Suplente: LADRON-GUEVARA PORTUGAL, JOSE MANUEL

Lehenengo Bokala / Vocal Primero:

– Titularra / Titular: VALVERDE BILBAO, ELENA

– Ordezkoa / Suplente: FERNANDEZ URIA, JULIA

Bigarren Bokala / Vocal Segundo:

– Titularra / Titular: IRIBAR SORAZU, MIREN JOSUNE

– Ordezkoa / Suplente: ETXEBERRIA AGIRRE, ARRITXU

Hirugarren Bokala / Vocal Tercero:

– Titularra / Titular: RUIZ DE VELASCO ARTAZA, ELENA

– Ordezkoa / Suplente: MARTINEZ BENGOECHEA, MARIA JOSEFA

Laugarren Bokala / Vocal Cuarto:

– Titularra / Titular: DIEZ RODRIGALVAREZ, M.ª DEL VAL

– Ordezkoa / Suplente: DE LA BARRERA CHAPARRO, PEDRO

Bosgarren Bokala / Vocal Quinto:

– Titularra / Titular: GUISASOLA RON, FLORA

– Ordezkoa / Suplente: SAINZ DE ROZAS APARICIO, RITA

Seigarren Bokala / Vocal Sexto:

– Titularra / Titular: MARTINEZ GOROSTIAGA, JAVIER

– Ordezkoa / Suplente: LOPEZ ARZOZ, GONZALO

Zazpigarren Bokala / Vocal Séptimo:

– Titularra / Titular: RODRIGUEZ SASIAIN, JOSE MIGUEL

– Ordezkoa / Suplente: MOZO AVELLANED, CARMEN

Zortzigarren Bokala / Vocal Octavo:

– Titularra / Titular: PANIAGUA DOMINGUEZ, M. ISABEL

– Ordezkoa / Suplente: MAULEON ECHEVERRIA, M. DOLORES

Secretario / Idazkaria:

– Titularra / Titular: ORIVE GONZALEZ, GORKA

– Ordezkoa / Suplente: ARIZABALETA SANMIGUEL, JOSE JAVIER

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoari jarraiki, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala