Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4308

AGINDUA, 2000ko irailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren Zerbitzu Zentraleko Lehen Hezkuntzako Ikuskari Koordinatzaile lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren Zerbitzu Zentraleko Lehen Hezkuntzako Ikuskari Koordinatzailearen lanpostua hutsik dagoenez, Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza-Ikuskaritza Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 173/1988 Dekretuko hamazazpigarren artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen III. Tituluko IV. kapituluaren III. atalean xedatutakoarekin bat etorriaz, jarraian adierazten diren oinarrien arabera eta izendapen askez, aipaturiko lanpostua bete egin behar dela iragartzea erabaki du Sail honek:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren Zerbitzu Zentraleko Lehen Hezkuntzako Ikuskari Koordinatzaile lanpostua izendapen askez betetzea da deialdi honen helburua. Ekainaren 28ko 173/1988 Dekretuaren zortzigarren artikuluan zehaztutako eginkizunak burutu beharko dira lanpostu horretan (uztailaren 9ko EHAA).

Bigarrena.– Deialdi honetan honako hauek har dezakete parte:

a) Hezkuntza Administrazioko Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionarioek, eta Hezkuntza-Ikuskarien Kidegokoak izanik, lanean dihardutenek. Eta zerbitzu aktibora itzuliz gero, aipatu kidegoetakoak izanik, beste herri-administrazioren batean lanean dihardutenek eta borondatezko edo derrigorrezko eszedentzian daudenek. Azken kasu horri dagokionez, gutxienez egin beharreko epea beteta izan beharko dute.

Hirugarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote eskabideak interesatuek, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epearen barruan.

Laugarrena.– Izangaiak bere datuak eta gaur egun duen destinoa zehazteaz gain, curriculum vitae-a ere aurkeztu beharko du; honako hauek jaso beharko dira bertan:

a) Titulu akademikoak.

b) Enpresa pribatuetan edo herri-administrazioetan izandako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta kurtsoak, hizkuntzak jakitea eta izangaiak adierazi nahi duen beste edozein meritu.

Eskatutako betekizunak eta alegatutako merituak egiaztatzeko dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute izangaiek. Era berean, euren ustez egokiak diren argitalpenak, txostenak edo beste edozein dokumentu aurkeztu ditzakete izangaiek.

Bosgarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako aginduaren bitartez ebatziko da deialdi hau. Eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hilabeteko epearen barruan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 6a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala