Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4097

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 27koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako azterketa geoteknikoak gertatzeko lanak" esleitzen dituena.

Espediente horren hasiera 2000ko martxoaren 17an ebatzi zen, eta aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa esleitzea.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

1.– "Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako azterketa geoteknikoak gertatzeko lanak" Serinko, S.L. enpresari esleitzea. Aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, hemeretzi milioi zazpiehun eta hogei mila (19.720.000) pezetakoa da (118.519,58 euro). Horretatik hamazortzi milioi eta bostehun mila (18.500.000) pezeta (111.187,23 euro) Sail honek 2000. urterako dituen aurrekontuen bidez ordainduko da eta gainerakoa, hau da, milioi bat berrehun eta hogei mila (1.220.000) pezeta (7.332,35 euro) 2001. urteko aurrekontuaren pentzutan.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, ebazpen hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, zazpiehun eta laurogeita zortzi mila eta zortziehun (788.800) pezetakoa (4.740,78 euro).

3.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lizitatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko ekainaren 27a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala