Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4092

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Jon Koldobika Cornejo Iñarritu jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (ETXEBIDE-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egin duen inskripzio eskaria artxibatzen duena.

1.– Jon Koldobika Cornejo Iñarritu jaunak eskatu du Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (ETXEBIDE-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) alta eman eta inskribatzea.

2.– Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin duen eskabidearen arabera eta horretarako emandako epea igarota aurkeztutako eskabidea zuzendu ez dela ikusita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoa betez, bidezko da espediente hori artxibatzea besterik gabe.

3.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua organo aginpideduna da espediente hau ebazteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, honako hau

<PALIGN="CENTER">

EBATZI DUT:

<PALIGN="JUSTIFY">

1.– Jon Koldobika Cornejo Iñarritu jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (ETXEBIDE-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egindako inskripzio eskaria artxibatzea, agindu honetan jasotzen den arrazoiarengatik.

2.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 10a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala