Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4086

EBAZPENA, 2000ko irailaren 11koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko konparaziozko azterketetarako deia egin eta aipatu azterketetarako egutegia argitaratzen duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2000ko apirilaren 11ko Ebazpenaz (EHAA, 2000/04/19; 77 zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Modu berean, deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2000ko uztailaren 18ko Ebazpenaz (EHAA, 2000/08/01; 146 zk.) argitaratu zen.

Ohiko azterketa gainditu ez zuten azterketariek, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak eta 2000ko apirilaren 11ko Deialdiaren 16. artikuluak ezarritakoaren arabera, konparaziozko azterketak egiteko aukera izango dute. Hau dela eta, ebazpen honen bitartez aipatu deialdiari dagozkion konparaziozko azterketetarako deia egiten da.

Era berean, konparaziozko azterketa hauen egutegia argitaratzen da. Gauzak horrela,

EBATZI DUT:

1.– 2000ko apirilaren 11ko Deialdiari dagozkion konparaziozko azterketetarako deia egitea.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak eta deialdiaren 16. artikuluak ezarritakoaren arabera, konparaziozko azterketa hauetan parte hartu ahal izango dute bakarrik deialdiko ohiko azterketara aurkeztuta EZ GAI izan diren azterketariek.

2.– Konparaziozko azterketen egutegia argitaratzea. Azterketak egutegi honen arabera egingo dira:

ARABA
1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Pedro Asua z/g

Vitoria-Gasteiz

2. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 29an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Pedro Asua z/g

Vitoria-Gasteiz

3. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko urriaren 2an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Pedro Asua z/g

Vitoria-Gasteiz

4. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an (Idatzizko froga)

EGUNA: 2000ko urriaren 4an (Ahozko froga)

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Pedro Asua z/g

Vitoria-Gasteiz

GIPUZKOA
1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: Miramar Jauregia

Miraconcha pasealekua, 48

Donostia-San Sebastián

2. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 29an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: Miramar Jauregia

Miraconcha pasealekua, 48

Donostia-San Sebastián

3. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko urriaren 2an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: Miramar Jauregia

Miraconcha pasealekua, 48

Donostia-San Sebastián

4. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an (Idatzizko froga)

EGUNA: 2000ko urriaren 4an (Ahozko froga)

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: Miramar Jauregia

Miraconcha pasealekua, 48

Donostia-San Sebastián

BIZKAIA
1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Abaro etorbidea z/g

Portugalete

2. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 29an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Abaro etorbidea z/g

Portugalete

3. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko urriaren 2an

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Abaro etorbidea z/g

Portugalete

4. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGUNA: 2000ko irailaren 27an (Idatzizko froga)

EGUNA: 2000ko urriaren 4an (Ahozko froga)

ORDUA: goizeko 9:00ak

LEKUA: UNED

Abaro etorbidea z/g

Portugalete

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 11.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala