Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arrankudiagako Udala
4058

IRAGARKIA, Elexaldeko Egoitzatarako 3 Sektorearen, zehazki, Arrankudiagako lurzoru urbanizagarria daukanaren Plan Partzialari hasierako onarpena emateari buruzkoa.

Arrankudiagako udalbatzak, 2000ko maiatzaren 30ean egindako ezohiko batzarrean, gehiengo ososaz ondoko honi hasierako onarpena ematea erabakia zuen: Elexaldeko Egoitzatarako 3 Sektorearen, zehazki, Arrankudiagako lurzoru urbanizagarria daukanaren Plan Partzialari. Gonzalo Caballero Corcuera arkitektoak idatzi zuen plan hori, beherago zehazten diren artikuluetan xedatutakoarekin bat: Hirigintza Planeamenduaren Araudiaren 127. eta 128. artikuluak; eta etxebizitzaren arloko presako neurriei eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak izapidetzeko neurriei buruzko ekainaren 30eko 17/1994 Legearen 6. artikulua.

Jendearen aurrean erakusteko aldiaren barruan alegaziorik aurkezten ez bada, Elexaldeko Egoitzatarako 3 Sektorearen, zehazki, Arrankudiagako lurzoru urbanizagarria daukanaren Plan Partziala isilbidez eta behin-behinean onartutzat joko da.

Oharrak eta alegazioak egin ahal daitezen, erabakia eta espedientea jendearen aurrean erakutsiko dira hamabost egunez. Espedientea bera ikusgai izango da udal bulegoetan, interesatuek aztertu ezeze, egoki irizten dieten oharrak eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Arrankudiaga, 2000ko abuztuaren 3a.

ALKATEORDEA.

Azterketa dokumentala