Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arrankudiagako Udala
4056

IRAGARKIA, Elejaldeko etxebizitzatarako Sektoreari (1 eta 2 Sektoreak) dagokionez, Arrankudiaga Udalerriko Ordezko Arauak zati baten aldatzeari hasierako onarpena emateari buruzkoa.

Elizateko honetako Udalbatzak, 2000ko maiatzaren 30ean egindako batzarrean, aho batez onartu zuen ondoko aldaketa hau: "Elejaldeko etxebizitzatarako Sektoreari (1 eta 2 Sektoreak) dagokionez, Arrankudiaga Udalerriko Ordezko Arauak zati baten aldatzea".

Eta Udaletxe honetako idazkaritzan hilabete batez izango da ikusgai esandakoa, delako aldaketak eragiten dien lagunek aztertu ezeze, bidezko irizten dieten oharrak eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Arrankudiaga, 2000ko uztailaren 14a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala