Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4051

EDIKTUA, CENTRO ALAVAren (Olagibel kalea, 19, 2.a, Vitoria-Gasteiz) ordezkari Jesús Marin de Angulo jaunari bere aurka bideratzen ari den 16/99 zigor-espedienteari buruzko ebazpena eman dela jakinarazten diona.

CENTRO ALAVAren ordezkari Jesús Marin de Angulo jaunaren aurka bideratutako zigor-espedientearen gaineko ebazpena eman da. Hala ere, ezin izan zaio jakinarazi Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan jasotako bideen bitartez. Beraz, ediktu honen bidez jakinarazten zaio ebazpena eman dela, eta ebazpenaren bidez 150.000 PTAko isuna ezarri zaiola osasunaren alorrean arau-hauste arin bat egiteagatik.

Ebazpena Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzan du eskuragarri (Olagibel kalea, 38, Vitoria-Gasteiz), eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake, ediktu hau argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean, 2/1998 Legearen 39. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Zigor moduan ezarritako isuna Eusko Jaurlaritzak Lankide Kutxan duen kontuan sartu beharko du (30 35 0056 40 056 0900123 kontu zenbakia).

Ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hau izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera bitartekoa edo, egun hori baliogabea baldin bada, hurrengo egun baliodunera bitartekoa.

Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hau izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartekoa edo, egun hori baliogabea baldin bada, hurrengo egun baliodunera bitartekoa.

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenekin bat etorriz.

Vitoria–Gasteiz, 2000ko abuztuaren 3a.

Arabako Osasuneko lurralde zuzendaria,

Esk/ Administrazio eta Araubide Ekonomikoko

sailburuordearen 1999/7/6ko Ebazpena,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCIA.


Azterketa dokumentala