Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4045

IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) jakinarazten du 2000ko uztailean amaitutako estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak daudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak daudela:

–Ospitale Alten Estatistika 1998.

–Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2000/V.

–Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2000/V.

–Kontu Ekonomikoen Aurrerapena 1999.

–Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 2000ko 2. hiruh.

– Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2000/V.

–Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) 2000/IV.

–Eraikuntzaren Koiunturari Buruzko Inkesta (EKBI) 2000ko 1. hiruh.

–Herri Administrazioen Aurrekontuen Estatistika 1998.

–Nekazaritza Zentsua 1999. Behin-behineko emaitzak.

–Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2000/VI

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 28a.

Zuzendari nagusia,

LOURDES LLORENS ABANDO.


Azterketa dokumentala