Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4042

AGINDUA, 2000ko abuztuaren 16koa, Kultura sailburuarena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen laugarren kapituluak, euskal herri-agintariek euskara gizarte-bizitzaren alor guztietan erabil dadila sustatzeko neurri egokiak hartu eta beharrezko baliabideak jarriko dituztela dio.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren bigarren helburu estrategikoak dioenaren arabera, datozen hamar urteotako erronkarik nagusiena, belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara heldu-aroko erabilera-eremu berezi eta gaztelania bezain baliozkoa egitean datza. Horretarako euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik haruntzago eraman eta beste erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetara zabaldu behar da. Euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza dira, hurrengo hamar urteotan, bai herri-aginteek bai euskararen aldeko lan-taldeek egin beharreko ahalegin garrantzitsuenak: osasun, hezkuntza, kirol, aisia, eta abarreko zerbitzuak euskaraz edo euskaraz eta erdaraz eskaintzea

Horiek kontuan izanik, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak dirulaguntzak emango dizkie helburu horietara iristeko programak gauzatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei.

Hori horrela, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanetan diharduten pertsona juridiko pribatuei 2000ko dirulaguntzetarako dei egitea da eta dirulaguntza horiek emateko modua arautzea.

Horretarako, guztira, 94.000.000 pezeta/ 564.951,38 euro izango dira dirulaguntzetarako.

2. artikulua.– Dirulaguntza-jasotzaileak.

Indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta dagokion erroldan inskribaturiko pertsona juridiko pribatuek eskatu eta eskura ditzakete agindu honetan ezarritako dirulaguntzak.

Hona dirulaguntza horietaz balia ezin daitezkeen programak, proiektuak edo jarduerak: Merkataritza-entitateek aurkeztutakoak, beren kapitalean herri-administrazio bakarrak edo gehiagok badute partaidetza gehiena.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak lehiaketa-jardunbidearen bidez emango dira. Hori horrela, aurkeztutako eskabideen arteko konparaketa egingo da eta, 10. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan, lehentasunak ezarriko dira; ondorioz, puntu gehien lortzen dituzten eskabideek jasoko dute dirulaguntza.

Dirulaguntzak esleitzeko edo, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela eta hasitako eta oraindik ere izapidetzen ari den itzultze edo zigortzeko jardunbidea bukatua izatea.

3. artikulua.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen ondoriozko kudeaketa-lanak egitea.

4. artikulua.– Dirulaguntza-gaiak.

1.– 2000.ean gauzatzekoak diren ondoko programak, proiektuak, jarduerak edo produktuak izan daitezke dirulaguntza-gai:

a.– Euskararen ondarea (kantuak, bertsoak, euskalkiak, etab.) jaso, gorde eta gizarteratzeko egitarauak: 17.000.000 pta /102.172,06 euro.

b.– Euskaraz egindako materialak sustatzeko eta bideragarriago egiteko ekimenak edo ekintza programak, batik bat, haur eta gazteentzat prestaturikoak, besteak beste, aldizkarien harpidetzak ugaritzea, euskarazko bideoak, bideojokoak, jostailuak, joko hezigarriak eta antzekoak, softwareak, etab. zabaltzeko eginikoak, etab.: 25.000.000 pta / 150.253,03 euro

c.– Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko egitarauak (ekintzak, proiektuak eta produktu berriak). Alde batetik, kontuan izanda nolako beharra dagoen, eskaintza baino askoz haundiagoa dena, eta bestetik komunikabideen alorrean badirela ohiko jardunetik at gelditzen diren hainbat ekimen eta proposamen, posible izango da hauek dirulaguntzagaitzat hartzea. Betiere, egitasmoaren interesa eta bideragarritasuna dirulaguntzaren xedeari egokituz gero : 12.000.000 pta / 72.121,45 euro

d.– Bestelako egitarauak: euskararen erabilera aisian, haur eta gazteen hizkuntza gaitasuna sendotzeko antolaturiko egitarauak, monitoreen prestakuntza, materiale-sorkuntza, produktu konkretuen gaineko bideragarritasun azterketak, euskararen historian edo hizkuntzari loturiko hainbat eremutan izen handia duten pertsonaiak omentzeko edo bestelako ospakizunak antolatzeko jarduerak, etab.: 30.000.000 pta / 180.303,63 euro.

e.– Zabalkunde handiko biltzarretan, jardunaldietan eta ospakizun berezietan euskararen presentzia bermatzeko ekimenak: 10.000.000 pta / 60.101,21 euro.

2.– Aurreko azpiatalean zehaztutako dirulaguntza-gaien multzoetakoren batean edo batzuetan diru-soberakinik izanez gero, beste multzoetara pasako da.

5. artikulua.– Baldintzak.

1.– Dirulaguntza jaso ahal izateko hurrengo baldintzak bete beharko dituzte guzti-guztiek:

a) Autofinantziazioa gutxienik %30ekoa izatea.

b) Euskara hutsez edo elebitan izatea.

6. artikulua.– Eskabideak non eta nola egin.

Eskabideak (I. eranskina) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan aurkeztu beharko dira, bai zuzenean bai azaroaren 26ko 30/1992 Legeak finkatutako bideren bat erabiliz. Eskabidearekin batera, I. eranskinean eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira. Hona helbidea:

Eusko Jaurlaritza

Kultura Saila

Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 GASTEIZ

Tel. 945 01 80 90

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabide-orria eta gainontzeko dokumentazioa aurkezteko hilabete izango da agindu honek ondorioak dituenetik hasita.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu Hizkuntza Politikarako Sailordetzako Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, 10 egun emango zaizkio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, beti ere dagokion ebazpena eman beharko dela.

9. artikulua.– Dirulaguntzak emateko irizpideak eta mugak.

1.– Dirulaguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena prestatzeko eta zenbatekoak finkatzeko, epaimahaiak ondoko irizpideak izango ditu kontuan:

a) Euskararen esparru geografikoa (nazio mailakoa, probintziakoa, eskualdekoa edo udalekoa): %40.

b) Euskararen sustapenean, garapenean eta normalizazioan izan dezakeen eragina. Originaltasuna eta bideragarritasuna: %25

c) Autofinantzaketa-maila: %20

d) Eskatzaileraren izaera: esperientzia eta bermea, elkarlanean jardutea, ekintzaren hartzaile-kopurua: %15

2.– Eusko Jaurlaritzak proiektu baterako emango duen dirulaguntza, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %50 izango da dirulaguntza arrunten kasuan. Aurkezturiko programak, proiektuak edo jarduerak Epaimahaiaren iritziz aparteko onura edo eragin berezia badakarkio euskararen normalizazioari, aurreko puntuan ezarritako muga gainditu ahal izango du Kultura Sailak bai eta, Epaimahaiak hala erabakiz gero, aurkeztutako aurrekontuaren %70 finantzatu ere. Horrelako kasuetan, Kultura Sailak eta diruz lagundutako programa, proiektua edo jarduera garatuko duen entitateak hitzarmena izenpetu beharko dute, bertan bi alderdion eskubideak eta betebeharrak zehatz-mehatz jaso beharko direlarik.

3.– 250.000 pezetatik / 1.502,53 eurotik beherako aurrekontua duten egitarauei, epaimahaiak dirulaguntzagaitzat proposatuz gero, 50.000 pezetako / 300,51 euroko dirulaguntza izendatuko zaie. Nolanahi ere, ez da inoiz 50.000 pezetatik / 300,51 eurotik beherako dirulaguntzarik emango.

4.– Pertsona juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoak diren egitarauen kasuan, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko da aurrekontuan zein den pertsona juridiko bakoitzak egitaraurako egiten duen ekarpena eta zein gastu hartzen dituen bere gain. Eskabidea, nolanahi ere, pertsona juridiko pribatu batek egingo du, besteen izenean.

5.– Agindu honek ezartzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, beti ere, agindu honen bidez lagundutako proiektuak gainfinantzaketarik ez badu. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da egitarauaren kostu osoari dagokion gehieneko kopurura ekarri arte.

Nolanahi ere, erakunde publikoek emaniko dirulaguntza ezingo da izan, inola ere, proiektuaren, programaren edo jardueraren kostuaren %70 baino handiagoa.

6.– Langileen soldata-gastuak oso-osorik nahiz neurri batean ordaintzera zuzentzen diren dirulaguntzak ezin izango dira erabili aurreko ekitaldiarekiko soldata igoerak ordaintzeko, baldin eta soldata igoera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien Legeak ekitaldi honetarako eta bere eraginpeko langileentzako aurreikusten duena baino handiagoak badira.

10. artikulua.– Epaimahaia.

1.– Agindu honetara aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko zuzendaria buru izango duen epaimahaia eratuko da. Hona epaimahaikideak:

a) Euskara Planen zuzendaria.

b) Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Euskara Sustatzeko Zerbitzuko arduraduna.

c) Euskararen Aholku Batzordeko bi kide, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuak.

d) Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutako Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat. Horrek idazkari lanak egingo ditu eta hitza izango du baina ez botorik.

2.– Epaimahaiak, dirulaguntzak emateko irizpideak kontuan izanik, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari, hark behin betiko ebazpena har dezan.

3.– Epaimahaiak, bestalde, ordezkoen zerrenda osatuko du, lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari emango dio dirulaguntza-proposamenarekin batera. Zerrenda horretara joko da onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero.

11. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hasi eta bi hilabeteko epean, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bakoitzari dagokion dirulaguntza zehazten duen ebazpena hartuko du, epaimahaiak aurkeztutako ebazpen-proposamena kontuan hartuta. Ebazpenak dirulaguntzen onuradunak, zenbatekoak eta, hala badagokio, dirulaguntzen betearazpen zuzena bermatzeko, baldintza bereziak zehaztuko ditu. Ondoren dagokionari janizaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, zer-nolako eskabideak diren ikusita, bi eratako erabakiak har ditzake:

a) Arrunta.

b) Hitzarmenezkoa: 9.2 artikuluan adierazitako kasuan hartuko du sailburuordeak erabaki hau, baita dirulaguntza jasotzeko proposaturiko programak, proiektuak edo jarduerak dituen ezaugarriak direla eta, baldintza bereziak zehaztu beharra dagoenean ere. Hitzarmenean, dirulaguntzak emateko indarrean dagoen legediak ezartzen dituen betekizunak adierazi beharko dira, eta dirulaguntzaren onuradunak hitzarmena behar bezala izenpeturik bidali beharko du Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzara. Horretarako, hamabost egun izango ditu, jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita.

3.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluak dioenaren arabera, ebazpena hartzeko epea igaro eta jakinarazpenik jaso ez bada, gaitzetsitzat joko da eskabidea.

12. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa

1.– Izendatutako dirulaguntza aurkeztutako aurrekontuaren %30 baino gehiago den kasuetan, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Dirulaguntzaren %85, aurrekontuaren %50 justifikatu ondoren.

b) Dirulaguntzaren %15, aurrekontu osoa justifikatu eta urteko balantzea aurkeztu ondoren.

2.– Izendatutako dirulaguntza aurrekontuaren %30 edo gutxiago den kasuetan, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Dirulaguntzaren %85, izendatutako dirulaguntza osoa justifikatu ondoren.

b) Gainerako %15, urteko balantzea aurkeztu ondoren.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren onarpena.

Diru-laguntza onartutzat joko da, baldin eta onuradunak Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, hamabost eguneko epean, diru-laguntzari idatziz uko egiten ez badio. Diru-laguntzak emateko Ebazpenak hitzarmena eskatzen duen kasuetan, dirulaguntza onartutzat jo dela ulertuko da, dirulaguntzaren onuradunak hitzarmena behar bezala izenpeturik Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzara bidalitakoan. Beti ere, 11.2,b artikuluan adierazitako epean.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Dirulaguntzen jasotzaileek jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2001eko urtarrilaren 31 baino lehenago:

a) Diruz lagundutako egitarauari buruzko txosten zehatza.

b) Agiri gisa, gastuen jatorrizko justifikagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, VI. eranskinean finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuak.

c) Emandako dirulaguntza aurkeztutako aurrekontuaren %30 edo gutxiago baldin bada, emandako diru-laguntzaren kopuruarekin bat datozen gastuen justifikazioa egingo da, aurrekontuaren kontzeptu guztietan eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoan duen proportzioaren arabera.

d) Pertsona juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoak diren egitarauen kasuan, aurrekontuan zehaztutako moduan aurkeztu beharko dira justifikagiriak ere.

e) Hala dagokionean, sortutako materialaren ale bana paperean zein euskarri elektronikoan.

f) Aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainerako dirulaguntzen zerrenda. Gainerako dirulaguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen zinpeko aitorpena.

g) Diruz lagundutako jardueraren 2000. urteko balantze ekonomikoa.

h) Onuradunak, bestalde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eska diezazkioten gainerako datu guztiak eman behar dizkie, bi erakundeok laguntzak fiskalizatzearen lanari begira dituzten eginbeharrei erantzuteko.

2.– Aurreko paragrafoko c) idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatuz gero, diru-laguntzaren onuradunak aurkeztutako gastu-aurrekontu osoa bete arteko gastuen justifikazioa aipatutako Zuzendaritzan eskuragarri utzi beharko ditu, goian aipatutako epea bukatu eta handik hiru hilabete arte.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzen aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu –beti ere, xedea beteta izanik- eta, hala badagokio, beste erakunde publiko zein pribaturengandik helburu bererako beste laguntzarik jasoz gero, moldatzerik izango da dirulaguntzak emateko ebazpena. Horretarako, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak dagokion ebazpena hartuko du eta bertan egokitu egingo dira emandako dirulaguntzen zenbatekoak eta, behar izanez gero, soberan jasotako diru-kopurua itzuli egingo da.

16. artikulua.– Kultura Sailaren aipamena.

Dirulaguntzen jasotzaileek Kultura Sailak eskainitako babesa adierazi beharko dute diruz lagunduriko programaren, proiektuaren edo jardueraren ondorioz egindako iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan edo elektronikoetan.

17. artikulua.– Arauak ez betetzea.

1.– Arauak betegabetzat joko dira honako kasu hauetan:

a) Jasotako dirulaguntza osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.

b) Agindu honetan edota dirulaguntza emateko orduan ezarritako egitekoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, Kitapen Ebazpenean zehaztutako kopurua ez itzultzea horretarako emandako epean.

d) Beste xedapen batean, orokorrean, nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak ez betetzea.

2.– Artikulu honen aurreko zenbakian azaldutako kasuetakoren bat gertatuz gero, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua eta horren legezko korrituak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak dioenaren arabera. Arau horrek jasotzen ez dituenetarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua ezarriko da.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura sailburuari agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Agindu honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita izango du ondoriorik.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 16a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA / SOLICITUD DE SUBVENCIÓN
EUSKALGINTZARAKO DEIALDIA
PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA JURÍDICA

Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica:

Helbidea / Dirección:

Posta Kodea / Código Postal:

%

Legezko ordezkariaren izen-abizenak / Nombre y apellidos del representante legal:

ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO

DOKUMENTAZIOA:

1.– Entitateari buruzko dokumentazioa

A)

n Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira: Erregistroko ziurtagiria; gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagozkien Erregistro Publikoetan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n IFZaren fotokopia.

B)

n A) puntuan eskatutako dokumetazioaren ordezko aitorpena. (1)

n Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (2)

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

n Proiektuaren edo jardueraren txosten zehatza. (II. Eranskina)

n Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua. (3) (III. Eranskina)

n Xede berberaz eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda. (4) (III. Eranskina)

n Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa. (5)

3.– Ordainketetarako dokumentazioa.

n IV. edo V. Eranskina.

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA

ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad

A)

n Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; en otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

n Fotocopia del NIF

B)

n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el punto A) (1)

n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias. (2)

2.– Documentación relativa a la actividad.

n Memoria detallada del proyecto o actividad. (Anexo II)

n Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto. (3) (Anexo III)

n Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (4) (Anexo III).

n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (5)

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

n Anexo IV o V.

............(e)n, 2000....ko ............ren

En ............, a ...... de ................ de 2000....
Izenpea / Firma: (6)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK.

(1) A) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

A) atalean eskatutako entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f atalaren arabera, ez da berriz aurkeztu behar.

Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta gainera, EAEko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo zeinek egin zuen.

Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez direnean.

(2) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehenagokoa izango da, eta organo eskumendunak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

(3) Aurrekontua

Orekatua izango da eta bertan Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da.

(4) Xede berberaz aurkeztutako beste dirulaguntza-eskabideak

Beste edozein erakunderi, pribaturi zein publikori, xede berberaz eskatutako dirulaguntza guztiak zehaztu behar dira eta dirulaguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

(5) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria

Proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko, entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez lezake.

(6) Izenpea:

Eskabidea legezko ahalmena duen pertsonak izenpetuko du.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA

DOCUMENTACION A APORTAR.

(1) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado A):

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en el apartado A) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fue presentada o, en su caso, emitida.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) El Presupuesto

Habrá de ser equilibrado, precisando la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(4) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(6) Firma:

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II
DIRULAGUNTZA-GAIAREN AZALPENA / DESCRIPCIÓN DEL PROGRAMA O ACTIVIDAD

Egitarau mota / tipo de programa: <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4> A <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4> B <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4> C <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4> D <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4> E

Adierazi zein egitarau den / Márquese el programa que proceda

Helburuen azalpen laburra / Breve descripción de los objetivos:

Zehaztu puntuz puntu ondoko alderdiak / Especificar cada uno de los puntos siguientes:

A) Euskararen sustapenean, garapenean eta normalizazioan izan dezakeen eragina. Orijinaltasuna eta bideragarritasuna / Contribución a la promoción, difusión y normalización del euskera. Originalidad y viabilidad

B) Ezarpen-esparrua / Ámbito de actuación.

C) Eskatzailearen izaera: esperientzia eta bermea, elkarlanean jardutea, ekintzaren hartzaile-kopurua / Naturaleza de la entidad solicitante: experiencia y garantía, la actuación en colaboración con otras entidades, número de receptores de la actividad.

D) Dirulaguntza-gai izan daitezkeen programak, proiektuak, jarduerak edo produktuak beste erakunde edo enpresa batekin elkarlanean arituz gero, zehaztu elkarkidetza / En el caso de que el solicitante realizase la actuación en colaboración con otra empresa o entidad, precisar los términos de dicha colaboración.

Oharra/Observación: informazio osagarria aurkeztu behar izatekotan, erantsi orrialde honi/En caso de ser necesaria la presentación de información complementaria, únase a esta página.

III. ERANSKINA / ANEXO III

AURREKONTUA / Presupuesto
GASTUAK/Gastos

1.– LANGILEEN GASTUAK / Gastos de personal

2.– FUNTZIONAMENDU-GASTUAK / Gastos de funcionamiento

3.– INBERTSIO-GASTUAK / Gastos de inversión

4.– GASTU MEKANIKOAK / Gastos mecánicos

5.– ESKUBIDEEN ESKURATZE-GASTUAK / Gastos adquisición de derechos

6.– ZABALKUNDE-GASTUAK/Gastos de distribución

GUZTIRA/Total

DIRU-SARRERAK / Ingresos

1.– SALMENTAK / Ventas

2.– PUBLIZITATEA / Publicidad

3.– ERAKUNDE PRIBATUEN EKARPENA (zehaztu zein)

Aportaciones de entidades privadas (especificar)

4.– BESTERIK (zehaztu) / Otros (a especificar)

GUZTIRA / Total

DEFIZITA / Déficit

ERAKUNDE PUBLIKOETATIK JASOTAKO DIRULAGUNTZAK
Subvenciones de Instituciones públicas

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Foru Aldundiak (zehaztu) / Diputaciones Forales (especificar)

Udalak (zehaztu) / Ayuntamientos (especificar)

Estatuko Administrazioa / Administración del Estado

Europako Batzordea / Comisión Europea

Besterik / Otros

GUZTIRA / Total

ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA / Subvención solicitada

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ / NIF (1)

Entitatearen izena / Denominación de la entidad

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua

Calle, N.º, Piso .

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal-kodea Posta-kodea

Código de Población...

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (2)

Bankua / Banco n n n n

Agentzia / Agencia n n n n

Kontrol-kodea / Código de control n n

Kontu-zk. / N.º Cuenta n n n n n n n n n n

Titularra / Titular

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren Sailaren onespena Kontabilitatearen

Conforme bancoadostasuna V.º B.º Departamentoonespena

Conforme tercero V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta Zigilua Sinadura eta Zigilua Baimenduriko Baimenduriko

Sello y firmaSello y firma izenpea izenpea

Firma autorizada Firma autorizada

Argibideak / Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia / Debe adjuntarse fotocopia de la tarjeta de Identificación Fiscal.

(2) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

V. ERANSKINA / ANEXO V

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN./NIF edo DNI. ............................... 3.aren kodigoa / Código del tercero (1):

Entitatearen izena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal-kodea Posta-kodea

Código de Población

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia / Agencia. n n n n

K.D. / C.D. n n

Kontu zk. / N.º cuenta n n n n n n n n n n

Jabea / Titular.

Data / Fecha Sinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A cumplimentar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

VI. ERANSKINA/ANEXO VI

AURREIKUSITAKO GASTUAK JUSTIFIKATZEKO FITXA / Ficha para la justificación de los gastos presupuestados

Nik,

jakinarazten diren gastuak aurkezten ditut (1), Kultura Sailetik jasotako ...................... pezetako dirulaguntza justifikatzeko.

Yo,

representante legal de la empresa/asociación cultural

gastos (1) que a continuación se mencionan a fin de proceder a la justificación de la subvención de .......................... pta. concedida por el Departamento de Cultura.

JUSTIFIKATUTAKO GASTUAK / Gastos justificados

GASTU-MOTA AURREKONTUA 1go aldia 2. aldia GUZTIRA AURREKONTUAREKIKO ALDEA

Tipo de gasto Presupuesto 1. er período 2.º período Total Diferencia con el presupuesto

Langileak / personal

Funtzionamendua / funcionamiento

Inbertsioa / inversión

Gastu mekanikoak / Gastos mecánicos

Eskubideen eskuratze-gastuak

adquisición de derechos

Zabalkundea / distribución

GUZTIRA / Total

Eta, adierazitako datuak egiazkoak direla frogatzeko, honako fitxa honi eransten dizkiot gastuen jatorrizko justifikagiriak edo berauen fotokopia konpultsatuak (2).

Y, como prueba de la veracidad de los datos expuestos, adjunto a esta ficha los justificantes originales de gasto o sus fotocopias compulsadas (2).

..............................(e)n, 200..ko

En................................., a ... de
Izenpea / Firma
(1) Gastuen justifikagiriekin batera diruz lagundutako jardueraren 2000. urteko balantze ekonomikoa ere aurkeztu behar da, erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako dirulaguntzak adieraziz / Junto con los justificantes de gasto deberá presentarse el balance económico de la actividad subvencionada correspondiente al año 2000, mencionándose las subvenciones recibidas tanto de Instituciones públicas como privadas.

(2) Konpultsak tokian tokiko Kultura Unitatean egin beharko dira / Las compulsas deberán ser efectuadas por la correspondiente Unidad de Cultura.


Azterketa dokumentala