Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4040

AGINDUA, 2000ko uztailaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, ASOCIACION DE FAMILIAS MONOPARENTALES DE EUSKADI elkarteak aurkeztutako 1860/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Famili bitartekaritzarako jarduerak ordaintzeko, diru-xederik gabeko erakundeei diru-laguntzak emateko, 1996ko maiatzaren 23ko ebazpenak egindako deialdia 1996ko abuztuaren 6ko ebazpen batek ebatzi zuen. Ebazpen horren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, 1997ko otsailaren 10eko agindu batek. Agindu horren kontra ASOCIACION DE FAMILIAS MONOPARENTALES DE EUSKADI elkartearen legezko ordezkariak aurkeztutako 1860/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak epaia eman du 2000ko apirilaren 27an. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:

"Onartu egin dugu ASOCIACION DE FAMILIAS MONOPARENTALES DE EUSKADI elkartearen legezko ordezkariak aurkeztutako 1860/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Beraz, inpugnatutako ebazpena zuzenbidearen aurkakoa dela adierazten dugu eta ondorioz indarrik gabe uzten dugu. Prozesuan sortutako kostuei buruz ez dugu pronuntziamendu adierazirik egingo".

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 18a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala