Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2000eko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bastidako Udala
4037

IRAGARKIA, txanda irekian eta oposizio-lehiaketaren bitartez, hainbat eginkizunetarako langile baten plaza betetzeko deialdiari buruzkoa.

Alkatetzak 2000ko abuztuaren 22an emandako 79/2000 Dekretuaren bitartez, ondoren zehazten den plaza betetzeko deialdia eta hautaketa-oinarriak onartu ziren. Delako plaza: hainbat eginkizunetarako langile baten plaza, txanda irekian eta oposizio-lehiaketaren bitartez bete beharrekoa, funtzionarioen plantilan hutsik dagoena, eta Administrazio Bereziko Eskalako Zerbitzu Berezien azpieskalakoa.

Hogei eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak. Estatutuko Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatu beharko dira hogei egun horiek.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdiaren oinarriak.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdiari buruzko iragarkiak, eta bestetik Udaletxeko iragarki-taulan erakutsiko dira.

Labastida, 2000ko abuztuaren 22a.

Alkate-udalburua,

<PALIGN="CENTER">IGNACIO GIL ORIVE.


Azterketa dokumentala