Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2000eko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Irungo Udala
3631

IRAGARKIA, Etxebizitzak sustatzeko ekonomia jardueraren garapenerako ekimen publikoari dagokion erabakiari buruzkoa.

Udalbatzak, 2000ko ekainaren 15ean eginiko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Etxebizitzak sustatzeko ekonomia jardueraren garapenerako ekimen publikoari dagokion Memoria aintzat hartzea, eta horretarako, osorik udal kapitala izango duen elkarte anonimoa sortzea."

Erabaki horretan zehaztutakoari eta Toki Korporazioen Zerbitzuen Araudiaren 63. artikuluak xedaturikoari jarraiki, Memoria eta berekin doan dokumentazioa jendaurrean ezartzen da hogeita hamar (30) egun naturalez, G.A.O.ean eta Euskal Herriko A.O.ean argitaratuko den iragarkiaren bidez.

Azken argitalpenetik aurrera kontatzen hasiko den epe horretan partikularrek eta erakundeek oharkizunak egin ahal izango dituzte.

Irun, 2000ko uztailaren 6a.

Ordezko alkatea,

JOSÉ ANTONIO SANTANO CLAVERO.


Azterketa dokumentala