Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2000eko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
3630

IRAGARKIA, Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu Orokorraren Aldaketa bati buruzkoa. Aldaketa hori 602 banaketa-eremuan, 183 eta 185 etxadietan, Kaputxinoen Komentuko orubea "irabazi asmoko ekipamendu" bezala kalifikatzeko da.

Bilboko Udalbatzak 2000-06-28an egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp. 00 1034 000028):

Bat.– Hasieran onartzea Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu Orokorraren Aldaketa 602 banaketa-eremuan, 183 eta 185 etxadietan, Kaputxinoen Komentuko orubea "irabazi asmoko ekipamendu" bezala kalifikatzeko, Udalaren Zerbitzu Teknikoek egindako proiektuaren arabera.

Bi.– Herritarrei horren berri emateko HILABETEKO aldia hastea, dagozkion iragarkiak iragarki-oholean, Estatuko Boletin Ofizialean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuz, eraginpekotzat daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta dagozkion agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan. (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Eraginpeko aldean baimenak baliogabetzea Egitamu Orokorren Egokitzapenari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Erregearen Lege-Dekretuaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekoz onartutzat ematea, baldin eta arrazoibiderik aurkeztu ez bada horretarako jarritako epean; eta administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen behar bezala eginbideturiko bost kopia Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailera bidaltzea, behin-betiko onartu dezan hala balegokio.

Bost.– Erabaki hau 6. Barruti-kontseilura bidaltzea eta egiaztagiria egitea eragina izan dezan Lizentziak, Kudeaketa eta Eraikuntza-Erregimen Sailataletan."

Bilbao, 2000ko ekainaren 30a.

IDAZKARIORDE NAGUSIA.

(91-09-17ko eskuordetzaz)


Azterketa dokumentala