Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2000eko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3626

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 7koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak garbitu eta leheneratzeko lanen jarraipena eta zuzendaritza" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 45A/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak garbitu eta leheneratzeko lanen jarraipena eta zuzendaritza burutzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatze lekua: Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoak.

d) Gauzatze epea: hiru hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: hamahiru milioi (13.000.000) pezeta (78.131,57 euro).

5.– Bermeak.

Behin-behingoa: kontratuaren aurrekontuaren %2.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Uren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 33.

e) Telekopia: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik behar.

b) Bestelakoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatularen 21. puntuan ezarritakoaren araberakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 2000ko irailaren 4ko 12ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren 7.6 klausulan eta karatularen 28. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskura eman nahi izanez gero, Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era, 8. solairura eraman beharko dira. Postaz bidaliz gero, berriz, aurkezteko epearen barruan igorriko dira, eta, hori egiaztatzeko, igorpen-eguna justifikatu beharko da postetxean. Horretaz gain, egun berean, kontratazio organoari eskaintza bidali dela jakinaraziko zaio, hala telexez nola telekopiaz edo telegramaz. Eskakizun biak betetzen ez badira edo igorpenaren jakinarazpena eskaintzak aurkezteko epea baino beranduago jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, aipatutako egunetik hamar egun natural igaro eta eskaintzarik jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua 2, 6. bilera-aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2000ko irailaren 6a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2000ko irailaren 18an irekitzeko utziko dira.

e) Ordua: 11:30ak.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak ere eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan, bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan; eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala