Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2000ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2495

AGINDUA, 2000ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean hutsik dago goi kargudunaren idazkari lanpostua. Uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 46.2 c) artikuluan ezarritakoaren arabera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek Aginduaren eranskinean jasota dagoen lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deia egiten du. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean ezarritakoa betetzen duten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute lanpostu hori.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek beren eskabideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzara bidaltzeko.

Hirugarrena.– Norberaren datuak eta oraingo lantokia adierazteaz gain, "curriculum vitae"a helarazi beharko dute hautagaiek idazkiarekin batera. Bertan ondorengook aipatu beharra dago:

a) Ikasketa-tituluak.

b) Izandako lanpostuak, herri administrazioan zein, hala badagokio, enpresa pribatuetan.

c) Egindako ikasketa eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiak egokitzat jo ditzan gainerako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskaturiko betekizunak eta agertutako merezimenduak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iruditzen zaizkien argitalpen, txosten edo bestelako agiriak erantsi ditzakete.

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean ebatziko da deialdi hau, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren aginduz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu hori.

Bosgarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazioarekiko Auzibideetarako Epaitegiari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 11.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA

Dei egindako lanpostua:

Izena: Goi Kargudunaren idazkaria (1001 kodea, 127. dotazioa).

Lantokia: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz

Kidegoak: C1/D1

Taldeak: C/D

Maila: 18.

Berarizko osagarria: 1.032.065.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Derrigortasun-data: 1991-10-01

Lanpostuaren betekizunak:

C1/D1 kidegokoa izatea

– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan karrerako funtzionari gisa lanean jardutea. Halaber, kidego horretakoak izan eta zerbitzu berezietan dauden, beste herri-administrazioetan diharduten edota derrigorrezko edo borondatezko kanpoaldian dauden karrerako funtzionarioak ere aurkeztu daitezke, beti ere, azkenengo kasuan daudenek kanpoaldian egoteko ohartematen den gutxieneko epea bete badute.

– Lanpostua atxikita dagoen kidegoari edo kidegoei dagozkien eginkizunetan urtebeteko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala