Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
2357

IRAGARKIA, Iñigo Quintana Benito jaunari Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 1999ko urriaren 19an emandako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bidez ikasle horrek egindako lizentziaturako zenbait irakasgairako salbuespeneko deialdia egiteko eskaria ezestu zen.

Erabaki hori jakinarazten saiatu arren, ezin izan da lortu. Beraz, iragarki hau argitaratu da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.4. eta 61. artikuluetan jasotakoa betetzeko.

Eta hala jarri da jendaurrean interesdunak jakin dezan. Iragarki honek banakako jakinarazpenaren balioa izango du eta honako ohar hauek dauzka:

Jakinarazten den Erabaki honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka honako errekurtsoak jarri ahal izango dira, baina ez aldi berean:

1.– Nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa (azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116.1. art.) jar dakioke UPV / EHUko erreketore jaunari. Horretarako, hilabeteko epea izango da iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik. Errekurtso hori isiltasunez ezestatu egin dela ulertuko da hilabeteko epean ez bada ebazpenik eman eta jakinarazten.

2.– Bestela, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, 1983ko abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Erreformarako Legeko 22. artikuluan eta 1998ko uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8.3. artikuluan eta 14.1. artikuluan (lehen araua) jasotakoa betetzeko. Horretarako hilabete bi izango dira, Erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita edo aukerako berraztertzeko errekurtsoari dagokion Erabakiaren berri eman eta biharamunetik aurrera. Baina berraztertzeko errekurtsoa ezetsi egin bada aurkako administrazio-isiltasunez sei hilabeteko epea egongo da, hori gertatu eta hurrengo egunetik aurrera. Eta aipatutako guztia 1983ko abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Erreformarako Legeko 22. artikuluan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta 1998ko uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8.3. eta 14.1. artikuluan (lehen araua) jasotakoa betetzeko.

Hala ere, egoki deritzon beste edozein jarri ahal izango da.

Jakinarazten den Erabaki hau, bere espedientearekin batera, Akademi Antolakuntzako Errektoreordetzan dago gordeta: UPV / EHUko Akademi Gestioaren Zerbitzua, II. Ikasgelategia, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa.

Leioa, 2000ko otsailaren 3a.

Akademi Antolakuntzako errektoreordea,

LUIS CASIS SAENZ.


Azterketa dokumentala