Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urduña-Orduñako Udala
2355

IRAGARKIA, Orduñako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko R.6 Hirigintzako Jarduketa Unitateko Konpentsazio Proiektua onartu dela jakinarazteko dena.

Orduñako udalak erabaki hau hartu zuen, aho batez, 2000ko martxoaren 20an egindako aparteko osoko bilkuran:

"Construcciones Bigandi S.L. enpresak Orduñako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.A.U. R-6 Hirigintzako Jarduketa Unitateko Konpentsazio Proiektua aurkeztu du eta udaleko zerbitzu teknikoek onespena eman diote. Beraz, erabaki hau hartzea proposatzen da:

1.a.– Orduñako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.A.U. R-6 Hirigintzako Jarduketa Unitateko Konpentsazio Proiektua, Construcciones Bigandi S.L. enpresak aurkeztua, onartzea.

2.a.– Onartutako konpentsazio proiektua eskritura publiko bidez gauza dadila xedatzea, beraien kontura eta, gehienez, hiru hilabeteko epean, erabaki hau hartzen denetik kontatzen hasita. Formalizatzen den momentuan, lagapen publikoko 3.649,76 m2-ko lurzatia Orduñako udalari lagako zaio, karguetatik libre, eta eskrituran zatiezina dela jasoko da. Halaber, 2.210,54 m2-ko lurzati eraikigarria Construcciones Bikandi, S.A. enpresaren alde eskrituratuko da eta zatiezina dela adieraziko da. Lurzati hori U.A.U. R-6 Hirigintzako Jarduketa Unitateko proiektuaren araberako urbanizazio guztiaren kostua izango du karga gisa eta proiektu hori Orduñako udalak izapidetu eta onartu beharko du. Karga hori Construcciones Bigandi, S.L. enpresari egotziko zaio oso-osorik. Horretaz aparte, aprobetxamenduaren balioaren %10 ere, Orduñako udalari emango zaio. Ildo horretatik, lurzati horren inskripzioan zera jasoko da, Orduñako udalari eman beharreko aprobetxamendua, %10 alegia, dirutan zenbat den obra-baimena ematerakoan zehaztuko dela. Proiektua jasotzen duen agiria Jabetza Erregistroan inskribatuko da, hirigintzari buruzko legeriak ezartzen duen eran.

3.a.– Indarrean dagoen hirigintzari buruzko legeriaren arabera eskubidez udalari doan eta derrigorrez laga beharreko lurrak Udalaren Lurzoru Ondarean sartuko dira, Planean aurreikusten diren erabilerak emateko."

Orduña, 2000ko apirilaren 17a.

Alkatea,

K. XABIER DE EGILUZ ISUSI.

Azterketa dokumentala