Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
2351

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 17koa, Zerbitzu zuzendariarena, Hondarribiko arrantza-portuan ainguratoki bat eraikitzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 11/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hondarribiko arrantza-portuko ainguratokia eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatze lekua: Hondarribia (Gipuzkoa).

e) Gauzatze epea: hiru (3) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: hogeita hemeretzi milioi bostehun eta laurogeita bi mila zortziehun eta hirurogeita zazpi (39.582.867) pezeta (237.897,82 Euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua.

b) Helbidea: Kaia, 23.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20003.

d) Telefonoa: 943 42 22 75.

e) Telekopia: 943 42 68 75.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: F taldea, 7 azpitaldea, e) maila.

b) Bestelakoak: ez dago bestelako betebeharrik.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 2000ko ekainaren 28ko 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren 7.3 klausulan ezarritakoaz gainera, eraikuntza prozeduraren gaineko txostena eta egin beharreko lanen programa aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Eskaintzak eskura eman nahi izanez gero, Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era eraman beharko dira. Postaz bidaliz gero, berriz, aurkezteko epearen barruan igorriko dira, eta, hori egiaztatzeko, igorpen-eguna justifikatu beharko da postetxean. Horretaz gain, egun berean, kontratazio organoari eskaintza bidali dela jakinaraziko zaio, hala telexez nola telekopiaz edo telegramaz. Eskakizun biak betetzen ez badira edo igorpenaren jakinarazpena eskaintzak aurkezteko epea baino beranduago jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, aipatutako egunetik hamar egun natural igaro eta eskaintzarik jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2000ko ekainaren 30a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2000ko uztailaren 10ean irekitzeko utziko dira.

e) Ordua: 11:00.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak ere eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan, bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan; eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala