Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
2350

LEHIAKETA PUBLIKOA, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan ostatuz dauden kirolarientzako, prozedura mugatuaren bitartez, jangela-zerbitzua kontratatzeko.(A-11/2000 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-11/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Getxo (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: kontratistak behin betiko fidantza aurkezten duenetik, 2000ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua 18.000.000 pezetakoa (108.182,05 Euro) da, BEZa barne. Menu osoaren zerbitzuaren pertsona eta egun bakoitzeko gehienezko aurrekontua, 2.749 pezetakoa (16,52 Euro) da, BEZa barne.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 360.000 PTA. (2.163,64 Euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 95 07

e) Telefax: 945 01 95 35

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2000ko ekainaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk:

Lehiakideek diru eta teknika aldetik lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 19. puntuan aurreikusten den bezala.

Baldin eta enpresaren batek jangelarik ez badauka klausulen pleguaren karatulako 28. puntuan adierazten diren baldintzekin, ez da lehiaketa honetarako onartuko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko ekainaren 9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal aurkeztuko dira "B" eta "C", pleguetan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura Saileko Erregistroan.

2.– Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua II eraikina, (Kulturarako Lurralde Zerbitzua).

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari (lehiaketa) eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Hala badagokio, eskaintzak (prozedura mugatuaz) aurkeztera gonbidatu nahi diren enpresen kopurua (edo gehienezko eta gutxienezko kopurua): ez da kopururik aurreikusten.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina, (2. solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gazteiz

d) Eguna: eskaintza aurkezteko gonbidapenean adieraziko da.

e) Ordua: eskaintza aurkezteko gonbidapenean adieraziko da.

10.– Bestelako argibideak: Kultura Saileko Kirol Zuzendaritza.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna (hala badagokio): Ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala