Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2349

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Arabako Eskualderako tresna sanitarioen ekipamendua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Arabako Eskualdea.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: tresna sanitarioen ekipamendua.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: lehiaketaren II eranskinean zehaztutakoa.

c) Loteak: hurrenkeraren arabera.

d) Entregatzeko lekua: Arabako Eskualdeko Hornidurak, Araba kalea, 43, behea, Vitoria-Gasteiz.

e) Entregatzeko epea: kontratua indarrean jartzen denetik hilabete bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 13.272.666 PTA.

5.– Fidantzak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea: Arabako Eskualdea (hornidurak).

b) Helbidea: Araba kalea, 43, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.

d) Telefonoa: 945 00 65 90.

e) Telefaxa: 945 00 65 93.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2000ko ekainaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: karatulan eta berariazko klausula administratiboen pleguan zehazturikoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko ekainaren 26a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, berariazko klausula administratiboen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari zenbat denboraz eutsi behar dion: kontratua sinatzen denetik, 2000ko abenduaren 31ra arte.

e) Aldaerak: bai, bat onartuko da.

9.– Eskaintzak irekitzea: Adriano VI kalea, 20 – 7. solairua. Vitoria-Gasteiz.

a) Eguna: 2000ko ekainaren 30a.

e) Ordua: 9:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN CARLOS FARIÑAS PAN.


Azterketa dokumentala