Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2348

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzei buruzko Plan berria egiteko kontratua esleitzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente zenbakia: IMT 01/16/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzei buruzko Plan berria egitea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ikus betekizun teknikoen plegua.

c) Loteak: ez dago loterik.

d) Entregatzeko lekua: ikus betekizun teknikoen plegua.

e) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik 2000ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Kontratuaren gehienezko aurrekontua hogeita zazpi milioi (27.000.000) pezetakoa da (162.273,27 euro).

Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 540.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 99 21.

e) Faxa: (945) 01 99 31.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko ekainaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez da eskatzen.

Bestelako betebeharrak:

– Finantza erakundeen txostena, edo bestela, lanbideko arriskuengatiko kalte-ordainetarako aseguru bat dagoela justifikatzen duen agiria.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak, adieraziz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko ekainaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, 4. solairua (Lakua I).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2000ko ekainaren 12a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarkiaren gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 17a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala