Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2344

AGINDUA, 2000ko apirilaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza–premia bereziko ikasleak dituzten eta 2000/2001 ikasturterako Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak kontratatu beharra duten itunpeko ikastetxeentzako laguntzetarako deialdia egiteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak egoki iritzi dio itunpeko ikastetxeei Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak kontratatzeko gastuak ordaintzeko laguntza emateari, integrazio–programak garapen hobea izan dezan. Hori horrela, deialdi hau egin da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura. Esandakoa dela eta, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Agindu honen helburua hezkuntza–premia bereziko (aurrerantzean h.p.b.) ikasleak dituzten eta 2000/2001 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeei dirulaguntzak ematea da. Guztira 211.300.000 pezetakoak (1.269.938,58 euro) izango dira dirulaguntzok eta 2000rako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren ordainketa kreditu eta konpromisoen kontura emango dira.

Agindu honetan adierazten diren laguntzak lehiaketa–prozeduraren bidez emango dira. 7. artikuluko balorazio–irizpideei jarraituaz,aurkeztutako eskabideen ebaluazioa egingo da horien artean lehentasuna ezartzeko. Balorazio onena lortu dutenei esleituko zaizkie laguntzak horretarako izendatutako aurrekontu–kreditua agortu arte; indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu horiek aldatzen direnean, berriz, horien eguneratzearen ondorengo kreditua agortu arte.

2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon eta eskabidea aurkezten den egunean itunduta dauden ikastetxe pribatuek eskatu ahal izango dituzte agindu honek azaltzen dituen dirulaguntzak. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Pedagogi Aholkutegietako (PAT) multiprofesional taldeak ikastetxe horietan ikasketak egiten dituzten ikasle batzuk h.p.b.ak dituzten ikasleak direla diagnostikatzea, eta ohiko integrazioa errazteko eta ikastorduetan burutzen diren eskola–jardunetan parte hartzeko bidea egiteko langile laguntzaileen beharra onar dadila.

3. artikulua.–

3.1.– Hezkuntza Bereziko laguntzaileek honako titulazio hauetako edozein eduki beharko dute:

– Osasunaren lanbide arloa (Erizaintzaren laguntza).

– LH 1 (arloak: etxea, osasuna edo komunitatearentzako zerbitzuak).

– LH 2 (espezialitateak: Ezintasun Psikikodunen Hezkuntza edo Psikiatria Laguntzailea).

3.2.– Hezkuntza Bereziko laguntzaileek, eskolako testuinguruan, eguneroko bizimoduaren eremuko jarduerak garatzen dituzte h.p.b.etako ikasleekin. Euren lanbide gaitasuna eskaintzen dute eta laguntza pertsonala ematen, hezkuntza izaera (ez irakaskuntzakoa) duen laguntza gisa. Eskola eta gizarte integrazioa bultzatu behar dute, bai eta ikasleak era autonomoan molda daitezela ere.

Hezkuntza Bereziko laguntzaileen egitekoak (betiere eskola-orduetan burutu beharrekoak eta gehienez ere astean 25 ordutan) bakar-bakarrik lotuko zaizkie hezkuntza–premia berezietako arloei, autonomia pertsonal, gizarte garapen, curriculumera iristeko bide eta norberaren gorputzaren garapenari dagokienez, eta honako hauek izango dira:

1.– Hezkuntza–premia bereziak autonomia pertsonalari lotuta

1.1.– Autonomia pertsonalaren programak, alegia, zainketa, garbitasun, txukuntasun eta jazkerarekin zerikusia dutenak, diseinatzen laguntzea, horien beharrean dauden h.p.b.etako ikasleentzat; horretarako, finkatutako orientabideei jarraituko zaie eta irakasle arduradunak (tutorea, PT...) gainbegiratuko ditu programak.

1.2.– Laguntzea eskola jarduera garatzeko joan-etorriak egiteko laguntza behar duten ikasleei.

1.3.– Ikasle horien arreta, zaingo eta arduran era aktiboan laguntzea atsedenaldi eta jolasaldietan, gainerakoekin harreman egokiak izan ditzaten ahaleginduz.

1.4.– Laguntza eta Aholkularitzako profesionalekin (logopeda, fisioterapeuta, IBTko irakasle ibiltaria, TMko aholkularia...) elkarlanean aritzea h.p.b.ak dituzten ikasleek egin beharreko jardueretan, horiek bertan egon beharra eskatzen dutenean jarduerok.

1.5.– H.p.b.ak dituzten ikasleei dagozkien NCEak eta norbanako programak irakasle tutorearekin elkarlanean gauzatzea eta burutzea eurek duten aginpidetza profesionalaren esparruan, eta dagozkien eginbeharrak burutzea, irakasle arduradunak gainbegiratuta.

2.– Hezkuntza–premia bereziak gizarte garapenari lotuta.

2.1.– Laguntza ematea h.p.b.ak dituzten ikasleen jokabide eta komumikazio ohiturei lotutako autonomia sozialeko programak diseinatu eta burutzean, finkatutako orientabideei jarraituz eta irakasle arduradunak gainbegiratuta.

3.– Hezkuntza–premia bereziak curriculumera iristeko bideei lotuta.

3.1.– Laguntzaile profesional osagarriekin (logopeda, fisioterapeuta, IBT...) elkarlanean, h.p.b.ak dituzten ikasleek curriculumera iristeko behar dituzten material eta laguntza teknikoak egokitu eta erabili.

4.– Hezkuntza–premia bereziak norberaren gorputzaren garapenari lotuta.

4.1.– Erizaintzaren laguntzak aplikatzea bere aginpidetzen esparruan, finkatutako protokoloari jarraituz.

4.2.– Mugimen trebetasunak garatzeko diren jardueretan parte hartu eta Laguntza Zerbitzu osagarriekin elkarlanean aritu.

4.3.– Mugimen eta jokabide trebetasunak garatzeko diren jardueretan parte hartu eta h.p.b.ak dituzten ikasleen arreta bideratzen, eta horiek manipulatzen, motibatzen eta kontrolatzen lagundu, hala behar dutenean.

4.4.– Laguntzea edo istripuei aurrehartzeko eta lehen laguntzetako teknikak aplikatzea, finkatutako protokolo eta jarraibideen arabera.

Era berean, txostenak egin beharko dituzte bere aginpidetzapeko gaiei buruz.

4. artikulua.– Pertsonal laguntzailea behar duten hezkuntza-premia bereziko ikasleen zerrenda eramango dute laguntza–eskabideek, eta ikasle bakoitzak laguntza jaso behar duen arloa zein den eta NEC edo CSE-k justifikatu duen ala ez adierazi beharko da. Hori guztia agindu honen eraskineko ereduaren arabera egin beharko da.

5. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde–ordezkaritzan edo Herri–Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako edozein egoitzatan aurkeztuko dira eskabideak, behar bezala beteta, deialdia argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Honako deialdi hau ebatzi ondoren, aurreikustezinak diren baldintzak direla-eta, baldin eta ikastetxeren batean egoera berri bat gertatzen bada, eta hori dela-eta emandako dirulaguntza berriro aztertzea beharrezkoa bada, Berrikuntza Pedagogikoko Lurralde-Burutzari deialdia berrikusteko eskatuko zaio.

6. artikulua.– Hezkuntza Bereziko kudeaketa arduraduek aztertu, sailkatu eta hautatuko dituzte eskabideak lurralde bakoitzean. Txosten teknikoak eskatu ahal izango dituzte eta proposamenak aurkeztu balorazio–batzordean, lurralde burutzaren bidez eta behar bezala informatuta. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izango da batzordeburua eta berak ebatziko du.

Honako hauek izango dira balorazio-batzordeko kideak:

Aurrekontuen eta Dirubideen zuzendaria.

Hezkuntza Bereziko zerbitzuburua.

Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzu Nagusiko burua.

Hezkuntza Bereziko Kudeaketako lurralde-arduradunak.

Lurraldeetako proposamenak eta horien bideragarritasuna aztertu ondoren, balorazio–batzordeak asteko orduen modulua finkatuko du, oinarri izango dena onuradun bakoitzari gehienez ere esleitu ahal zaion dirulaguntza kalkulatzeko.

Laguntzaile kontratatu bakoitzeko laguntzaren zenbatekoak ez du, inola ere, soldata osoak eta Gizarte Segurantzak (eta extra eta oporrei dagokien proportzioak) osatzen duten kopurua gaindituko. 156.480 PTA/hileko, asteko 35 lanordu, izango da soldataren oinarria.

Dirulaguntzen gai izan daitezkeen zenbatekoen kalkulua gehienera 275 eguneko eperako egingo da (2000ko irailaren 7a eta 2001eko ekainaren 22a bitartean) eta dedikaziozko ondorengo ordutegi–modulu hauen arabera:

25 ordu/asteko

20 ordu/asteko

15 ordu/asteko

10 ordu/asteko

Dirulaguntza horiek eta helburu berbererako eskuratu daitekeen beste edozein laguntza mota ez dira bateragarriak.

7. artikulua.– Lagundu beharreko ikasleen beharren mailek, eskatutako laguntza osagarriak eta curriculumerako sarbidearekiko laguntza horiek daukaten garrantziak finkatuko dituzte irizpide batzuk, eskabideak hautatzerakoan eta dirulaguntzen zenbatekoa ezartzerakoan lehentasuna izango dutenak, alegia, betiere haien NCE eta CSEetan zehaztutakoaren arabera. Horretarako, hurrengo baremoa kontuan hartuko da, ikastetxeko baliabideak eta kasu bakoitzaren aplikazioa aztertu ondoren:

Hezkuntza-premia bereziak autonomia pertsonalari lotuta: ehuneko 40 arte.

Hezkuntza-premia bereziak gizarte garapenari lotuta: ehuneko 25 arte.

Hezkuntza-premia bereziak curriculumean sartzeko baliabideei lotuta: ehuneko 20 arte.

Hezkuntza-premia bereziak norberaren gorputzaren garapenari lotuta: ehuneko 15 arte.

8. artikulua.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aurtengo irailean. Horretarako ezarritako epean ebazpenik ematen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ukatu egin direla ulertuko da.

Ebazpenak ez du administrazio–bidea agortzen eta horren aurka gora jotzeko errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

9. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak. Agindu honen bidez araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek betiere hurrengo betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. EHAAn ebazpena argitaratzen denetik hamabost eguneko epealdian erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari uko egiten berariaz eta idatzirik, onartutzat emango da.

b) Dirulaguntza erabiltzea sortu den helburu jakinerako.

c) Bere funtzioak betetzean deialdi hau dela-eta jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dioten informazioa Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea.

10. artikulua.– Laguntzen ordainketa hiruhileko bakoitzaren hasieran egingo da 2000/2001 ikasturtean zehar (2000ko iraila-2001eko ekaina), lehenengo biak aurreratuta. Lehenengo ordainketa deialdiari ebazpena eman ondoren egingo da.

Hirugarren ordainketa, 11.2 artikuluan aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren egingo da.

11. artikulua.– 1.– Dirulaguntzaren lehenengo zenbatekoa ordaindu baino lehen, Lurralde Ordezkaritzan (Hezkuntza Berriztatzeko Burutza) Hezkuntza Bereziko laguntzaile bakoitzarekin egin duen lan–kontratua aurkeztu beharko du ikastetxeak. Dirulaguntza eskuratzeko kontratu bakoitzaren indarraldia lehenago aipatu dena izango da gehienez ere.

2.– Eta 2000/2001 ikasturtea amaitutakoan, dirulaguntza jaso duen ikastetxeak, eskuratutako dirua nola erabili duen adierazten duten agiriak (nominen eta Gizarte Segurantzaren kotizazio–orrien fotokopiak, TC1 eta 2) bidaliko ditu, 2001eko uztailaren 31 baino lehen, Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutzara.

3.– Deialdi honen ebazpenean, agindu honetan edo agindu honekin bat datozenetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badute onuradunek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen xedapenak ezarriko zaizkie, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozeduraren arabera. Dekretu horren indarrez Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio jasotako dirua, baita egon daitezkeen interesak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, horretarako hilabete izanda, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Agindu honek jardunbideari dagokionez arautzen ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da; hau da, ordezkoa izango da Lege hori.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

ESKAERA-EREDUA

IKASTETXEA: Ikastetxearen kodea:

HERRIA: LURRALDEA:

Titularra:

Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta ikastetxe honetan eskolatuta dauden ikasle hauentzat eskatzen du aipatutako asteko dedikazio orduen moduluetarako finkatutako dirulaguntza:

ARLOAK (*)

Laguntzaileak behar dituzten hezkuntza-premia 1 2 3 4 N.E.C. (**) C.S.E. (**)

bereziko ikasleak:

(*) Jarri X

(**) Jarri bai ala ez, beharraren justifikazioa NEC edo CSEn.

Eskatzen diren MODULUAK (*)

25 ordu 20 ordu 15 ordu 10 ordu

(*) Adierazi zenbat zuriz dauden laukitxoetan.

Sinadura eta zigilua

Herria:

Data: 2000ko aren a


Azterketa dokumentala