Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2342

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat hutsik dagoenez, Gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (ebazpen hori unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalei eta eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa da, eta 1997ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskariok Errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta UPV / EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu (Leioako Campuseko Errektoregoaren Eraikina, eta Arabako eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzak).

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiatzaileek baldintza eta betebehar guztiak izan beharko dituzte beteta.

Hirugarrena.– Idazkiarekin batera, eskatzaileak curriculum vitae aurkeztu beharko du, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Funtzionario titulua.

c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

Titulu akademikoak eta funtzionario-titulua erkatuta aurkeztu behar dira.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2000ko maiatzaren 16a.

Gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.

ERANSKINA

— Izena: errektorordearen idazkaria.

— Eskala: administrari/administrazio-laguntzailea.

— Taldea: C/D.

— Zenbatgarrena: 4.a.

— Maila: 18.

— Hizkuntz eskakizuna: 2.a; derrigortasun-data: 94/01/31.

— Langunea: Euskarako Errektorordetza.

— Campusa: Bizkaia.

— Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– UPV / EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, administrarien edo administrazio-laguntzaileen eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden UPV / EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntz eskakizuna gaindituta izatea HAEEn.


Azterketa dokumentala