Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2340

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela adierazteko dena. Aipatutako deialdia 2000ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen (2000ko apirilaren 19ko EHAA).

Eskabideak aurkezteko ezarri zen epea amaituta, Concepción Goitia Ugarte andreak, Ana Isabel Regidor Junquera andreak eta Aitor Torre Larrazabal jaunak aurkeztutako eskabideak zeuden, baina hiruretako batek ere ez du betetzen 2000ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez (2000ko apirilaren 19ko EHAA) egindako deialdiko lehenengo oinarrian zehaztutako baldintza, izan ere, hiruretako bat ere ez da UPV / EHUko karrerako funtzionario C taldean eta Administrarien eskalan. Beraz, lehen aipaturiko ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion ahalmenez baliatuz (1997ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau

EBATZI DU:

Lehena.– Ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, baina haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia bat dator Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazio Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoarekin.

Leioa, 2000ko maiatzaren 12a.

Gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.

ERANSKINA

Izena: B administratzailea.

Eskala: administraria.

Taldea: C.

Zenbatgarrena: 1.

Maila: 21.

Hizkuntz eskakizuna: 3.a, derrigortze-data barik.

Ikastegia: Irakasleen Unibertsitate Eskola (Bizkaia).

Campusa: Bizkaia.


Azterketa dokumentala