Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2338

AGINDUA, 2000ko apirilaren 6koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean goi kargudunaren idazkari izateko hiru lanpostu, izendapen askez betetzekoak, betetzeke uzten dituena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetako lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2000ko urtarrilaren 10eko Aginduan (urtarrilaren 19ko EHAA, 12 zk.), zehazki laugarren oinarrian agindutakoaz bat, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan, goi kargudunaren idazkari lanpostu bat (1001 kodea, 50 dotazio zk.) betetzeke uztea.

Bigarrena.– Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritzan, goi kargudunaren idazkari lanpostu bat (1001 kodea, 48 dotazio zk.) betetzeke uztea.

Hirugarrena.– Gizarte Arazoetarako Sailburuordetzan, goi kargudunaren idazkari lanpostu bat (1001 kodea, 36 dotazio zk.) betetzeke uztea.

Laugarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilebete biko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 6a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala