Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2337

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, izendapen askeko lanpostu baten adjudikazioa argitaratzeko dena. Lanpostuaren deialdia 2000ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin zen (2000ko apirilaren 14ko EHAA).

Kultura Hedakuntza eta Unibertsitate-Zabalkuntzarako errektoreordeak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2000ko martxoaren 27ko Ebazpenean (2000ko apirilaren 14ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela iritzita -ebazpen horretan UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, Ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, UPV / EHUko errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Ebazpenak eman dizkion ahalmenez baliatuz (Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu-arloak eta eginkizunen ordezkapenak zehazteari buruzko ebazpena; 1997ko otsailaren 3ko EHAA), honako hau

EBATZI DU:

Lehena.– M.ª Carmen Sustatxa Torrontegi andrea, Pertsonalaren Erroldan 1455871646A7186 zenbakia duena, lanpostu huts hau betetzeko izendatzea:

Izena: gerenteordearen idazkaria.

Eskala: administratiboa/administrazio-laguntzailea.

Taldea: C/D.

Lanpostuaren zenbakia: 5.

Maila: 18.

Hizkuntz eskakizuna: 2.a; derrigortasun-datarik gabe.

Lantokia: Kultura Hedakuntza eta Unibertsitate-Zabalkuntzarako Errektoreordetza.

Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gerentzia honi hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan, eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betez egingo da.

Leioa, 2000ko maiatzaren 22a.

Gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala